Euskararen espaloian tinko jarraitzeko aldarria Gasteizen


2014ko apirilaren 7an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskararen aurkako erasoak salatu dituzte manifestazioan. (Argazkia: Euskal Herrian Euskaraz)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskaraz Bizi Eguna ospatu zuten Gasteizen larunbatean Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. 400 lagun bildu zituen bazkari herrikoia amaitzean abiatu zen manifestazioa, eta iluntze partean kontzertua eskaini zuten Dantza Plaza, Gose eta Tximeleta taldeek Landatxon. Antolatzaileen arabera orotara milaka lagun bildu ziren.

"Erdaldunekin topo egitean, espaloitik jaitsi eta erdaren errepidera egiten dugu salto”, azaldu dute EHEko kideek, kanpainaren zioak hizpide. “Euskaldunok urrats bat egiteko ardura dugu”, gaineratu dute. “Lehen aldaketa norbanakootan hasten da. Gugan dugu lehen giltza: maila sozialean aldaketak bultzatu eta maila politiko eta juridikoan bestelako aldaketak eragiteko, herritarrok gara eragile nagusia, euskaldunok pairatutako bazterketa iraultzeko giltzarria”.

Argazki galeria EHEren eskutik.

EHE

 

EHE Porrotx

EHE Gasteiz

EHE Gasteiz

EHE Gasteiz

EHE Gasteiz

EHE Gasteiz

EHE Gasteiz

EHE Gasteiz

Euskara gure territorio librea


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 12
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

2026ko maiatzaren 12
Etxekalte

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.