Euskararen erabilera: 12 grafiko kezkagarri

  • Soziolinguistika Klusterrak bost urtean behin egiten duen ikerketaren emaitzak aurkeztu berri dituzte. Azken hamar urteetan kale-erabilerak gora egiteari utzi eta mantendu ordez, beheranzko joera hasi da.


2017ko uztailaren 13an - 12:18
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Argi-itzalak daude lurraldeka, euskararen kale-erabileraren bilakaerari dagokionez:

  • Bizkaian azken hamar urteetan behera egin du.
  • Gipuzkoan azken bosturtekoan hasi da atzerakada.
  • Araban, eta batez ere Nafarroan, gora egin du erabilerak azken bost urtean.
  • Ipar Euskal Herrian inoizko erabilera-indizerik baxuena jaso dute.

Hiriburuetako euskararen kale-erabileraren bilakaerek beren lurraldeetako joera bera izan dute, Iruñean izan ezik:

  • Iruñea: bere horretan dago 1997tik.
  • Gasteiz: igoerarik nabarmenena izan du azken bost urtean.
  • Donostia: azken hamar urteotan atzera egiten ari da.
  • Bilbo: azken hamabost urteotan behera egin du.
  • Baiona: apaldu egin da 2011tik, eta gaur egun, gaztelaniaren erabilera bezainbestekoa da euskararena.

Euskal Herrian, zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago erabiltzen da euskara, ikerketaren arabera:

  • Hogeita zazpi urteko bilakaeran (1989-2016), haurren, gazteen eta helduen erabilerak gora egin du. Adinekoen erabilerak, berriz, etengabeko beherakada izan du. Hala ere, hamar urteotan adin-talde guztietan atzerakada gertatu da.
  • Gainera, haurren presentzia eragin handiko aldagaia da euskararen kale-erabileran, gora egiten baitu erabilerak umeak daudenean.
  • Nabarmentzekoa da Ipar Euskal Herriko haurren arteko euskararen erabilera  2,5 puntuan igo izana azken hamar urteetan.

Generoaren arabera badago aldea ere: emakumezko haur, gazte eta helduek euskara gehiago erabiltzen dute. Portaera hori errepikatu egin da azken hiru edizioetan eta orokorra da lurralde guztietan.

 


Euskararen erabilera kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 12
Etxekalte

2023ko azaroaren 29
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

2023ko urriaren 18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.