Euskararen aurkako diskurtsoak sarean: azterketa soziolinguistiko bat. Kataluniako Revista de llengua i Dret aldizkariak argitaratu du artikulua, ingelesezkoa, Countering linguistic rights in Spain through language making: The dicursive delegitimization of Basque in online debates (Hizkuntza eskibideei aurka egiten Espainian, lengoaia sortuz: euskararen deslegitimizazio diskurtsiboa sareko eztabaidetan), eta egileak alemanak dira, Karolin Breda eta Philipp Kramer. Edu Lartzanguren kazetariak egin du laburpen bat Berriarako, eta hantxe duzue ondo jasoa, nahi izanez gero. Artikulu originala ere bai, hemen PDF formatuan. Honako, adibide sorta bat ekarri dugu guk, erakusgarri.
Hemen adibide batzuk bakarrik bilduko ditugu, ikerlariek batu dituztenak, euskarara desligimitizatzeko estrategia nagusien adibide. Estrategia horiek, laburbilduz, lau ardatzetan zehazten dira. Zerrendatuko ditugu, ohiko argudio espainol batzuk gehituz (ikerlariek jasoak).
1) Gazteleraz mintzo direnen kontrako inposizioa eta diskriminazioa
"El gobierno vasco ha impuesto sobre la población una lengua desaparecida y que no hablaban"
"[L]o que no es de recibo es que los ayuntamientos a los que contribuimos con nuestros impuestos nos eliminen y discriminen en derecho constitucional como es el de expresarse y comunicarse en el idioma oficial de nuestro país"
2) Hizkuntza gutxitu baten garrantzia eta ezagutzaren onurak gutxiestea
"Han inventado un nueva lengua el esker-batua y se la han impuesto. Hasta hace poco tiempo solo hablaban vasco 100.000 personas. En Bilbao no hablaba ni Dios vasco, tan solo cuando llegaban los aldeanos"
"No entiendo por qué tanto empeño en forzar a la gente a aprender y a hablar semejantes lenguas inútiles"
"Cuando vaya por Europa le va a servir mogollón saber euskera..."
3) Biktimizazioa, totalitarismoa eta bi aldeko nazionalismoa
"Luego criticaban a Franco, por no permitir ikastolas. El gobierno vasco no permite el castellano, ¿cuál es la diferencia?"
"El vasco y el catalán son un par de aberraciones lingüísticas que únicamente han sido utilizadas como instrumento de la manipulación nacionalista"
"Español y nacionalista es contradictorio por naturaleza. El nacionalismo pretende crear una nación, y España va sobrada desde hace siglos. Son las renegadas provincias de Castilla las que están creando algo que nunca existió, Euskadi, y eso sí que es nacionalismo. La imposición del euskera por el gobierno vasco a una sociedad que no lo hablaba, es uno de los medios".
4) Motibazio politiko eta ekonomiko ustezkoak
"El euskera sobrevive gracias a las subvenciones millonarias y a toda la “industria” pública que revolotea alrededor (traductores, maestros fanáticos, escritores, periodistas, intelektuales, editoriales, funcionarios, etc.)"
Ikus Revista de llengua i Dret aldizkariaren abenduko zenbaki hori, ale monografikoa izan da, elebitasuna Espainiako Estatuan gaitzat hartuta. Eta esan bezala, Edu Lartzangurenen artikulua Berrian.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]