Zizurko Udalaren obretako langile lanpostu baten euskarazko profila atzera bota du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren aburuz, epaiaren gibelean estrategia judizial eta politiko bat dago, eta ezinbestekoa da euskaltzaleek bereziki eta gizarteak oro har euskararen eta herritarren arteko berdintasunaren aurkako eraso horri erantzutea, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan azaldu duenez.
Zizur Nagusiko epaia bereziki larria dela diozue. Zergatik?
Kontuan hartu behar dugu bederatzi obretako langile postu atera zituela Zizurko Udalak, eta bati bakarrik ezarri ziola euskarazko profila. Udalak oso ongi argumentatu zuen langile horrek herritarrekin, ikastetxeekin eta kultur etxearekin harremanak zituela, eta betetzen zituen funtzioengatik euskararen beharra zuela. Baina berdin bota dute atzera. Aitzakia batek balio ez duenean beste bat bilatzen dute. Beste sententzia batzuetan proportzionaltasuna aipatzen da edo lanpostuak herritarrekin harremanik ez duela. Kasu honetan hori guztia justifikatu arren esaten da euskara ezagutzen ez dutenekiko diskriminatzailea dela euskarazko profil hori ezartzea. Kontua da epai hau Euskal Herriko luze zabalean ikusten ari garen estrategia judizial eta politiko baten barruan kokatzen dela.
Epaiak dio herritarrek badutela udalarekin euskaraz aritzeko eskubidea, baina eskubide horrek ez dakarrela udalak ahoz zein idatziz euskaraz erantzun behar izatea.
Tamalez hori da Nafarroako azken urteetako epai guztietan aipatzen dena. Euskaraz egiteko askatasuna dugula esaten digute, baina ez dakit norekin hitz egingo dugun aurrean dugunak ulertuko ez bagaitu. Nafarroan euskara erabiltzeko muga juridiko eta sozialak diseinatzen ari dira, eta estrategia judizial eta politiko baten bitartez ezartzen ari dira.
"Hizkuntzen berdintasunaren aurkako irizpideak ezarri eta legitimatu nahi dituzte"
Zizurko Udala kostuak ordaintzera zigortu dute, nahiz eta lehen instantziak, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, udalari eman zion arrazoia.
Tamalez hor ere araudia kontra dugu. Aldaketa bat egin dute, eta orain baldintza horietan udalari kostuak ezartzea legezkoa da. Terreno juridiko hori kontra dugu. Estrategia juridiko eta politiko bat da, eta horren barruan denak balio du. Horixe da osteguneko elkarretaratzearekin salatu nahi duguna.
Zein da estrategia horren azken xedea?
Oinarri-oinarrian dago gaztelania ez diren gainontzeko hizkuntzen aurkako oldarraldia. Menpeko hizkuntzak nahi dituzte. Hizkuntzen arteko berdintasunaren aurkako irizpideak ezarri eta legitimatu nahi dituzte. Estrategia judizial eta politiko horretan denak balio du eta Euskal Herriko luze zabalean pairatzen ari garen estrategia bat da. Euskara dakitenen eta ez dakitenen arteko tentsioa areagotzea dute helburu. Afera honek luze joko du.
"Argi utzi behar zaie onargarriak ez diren adierazpenak egiten ari direla"
Gaurko elkarretaratzea dator PSN, UPN zein PPko zenbait udal hautetsiren euskararen aurkako gorroto mezuen erdian.
Ez du balio esateak euskararen alde gaudela eta hizkuntza eskubideak errespetatzen ditugula, gero bestela jokatzen badugu. Europako Hizkuntza Gutxituen Karta sinatu duten alderdiek gutun horren printzipioak bere egin beharko lituzkete, baina, lehen aipatu dugun estrategiari jarraituz, ez dute egiten, eta halako adierazpenak egiten dituzte, halako astakeriak esaten dituzte, behin eta berriz. SInestarazi nahi dute gutxitutako hizkuntza batek norbait diskrimina dezakeela eta hori oso larria da. Hori Orkoiengo ordenantzaren auzian dago. Kezkaz bizi dugu, baina uste dugu gizarteak esparru juridikoari behetik gorako presio hori egin behar dion bezala, adierazpen horiei ere kontrakotasuna adierazi behar diegula. Gizarte honetan onartu ezin ditugun adierazpenak dira eta hori utzi behar dugu.
Deitzaileen zerrenda luzea da: Zizurko Euskara Taldea, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Euskararen Defentsarako Sarea, Euskal HErrian Euskaraz, ELA, LAB, Steilas, Zizurko Geroa Bai eta ZIzurko EH Bildu.
Batasuna da bidea, hemen ari baikara herritarren arteko berdintasunaz. Gizartean oinarri-oinarrizko printzipioak beharko luketenen aurka egotea oso harrigarria egiten zaigu 2024 urtean gauden honetan. Bestalde, kolektiko askotarikoak gara, baina printzipio horiek bakoitzaren elkartearen barruan argi duazkagu. Bide horretatik jarraitu behar dugu lanean.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]