Euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dute Elgoibarko ‘Euskara ala ezkara’ zikloan

  • Urrian egingo duten Euskara ala ezkara mundu digitalean? izeneko jardunaldia aurkeztu du Elgoibarko Izarrak. Mundu digitalean zentratuko da aurtengo zikloa, eta mundu horretan arituak eta adituak diren hamasei lagun gonbidatu dituzte egun osoko jardunaldian parte hartzera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 4an - 14:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urrian egingo duten Euskara ala ezkara mundu digitalean? izeneko jardunaldia aurkeztu du Elgoibarko Izarrak. Mundu digitalean zentratuko da aurtengo zikloa, eta mundu horretan arituak eta adituak diren hamasei lagun gonbidatu dituzte egun osoko jardunaldian parte hartzera.

Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzutera etorriko dira hamasei aditu Elgoibarrera, urriaren 5ean. Egun osoko jardunaldia izango da, Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 18:00ak arte.

Jardunaldiko osagaiak asko eta askotarikoak izango direla zehaztu dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko arduradunek. "Musika izango dugu esnatzeko, hitzaldiak ere izango dira, poesia apur bat, mahaingurua, pintxo-bazkaria, musika-kontzertua...", esan dute.

Izena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2025eko azaroaren 12
Teknologia
Kolonia digitala gara

Eguneraketa berriak daude