Euskara lehenestearen aldeko ekintza berria Donibane Garazin

  • Donibane Garaziko sarreretako batean, Arnegitik datorren errepidean, euskarazko kartela frantsesezkoaren gainean jarri du Herribiltza taldeak, “euskararen bizirik irautearen aldeko auzolanari” segida emanez.

Arnegitik doan errepideko seinalearen ordena aldatu du Herribiltza taldeak / Herribiltza

2022ko irailaren 26an - 10:18
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuan ekin zion Herribiltza kolektiboak errepide bazterreko kartelen ordena aldatzeari. "Hizkuntza batek, bizitzeko, lurralde bat behar du non lehentasunez eta nagusiki erabiltzen den", adierazi zuen taldeak. Euskal Herritarren Biltzarren Elkargoa da Herribiltza, "euskal herritarron biziei buruz erabakitzeko boterea egiazkiz gure eskuetan izaitea bermatu nahi duen Euskal Herri osoko erakundea".

Orduan jakinarazi zuenez, behin baino gehiagotan eskatu diete departamenduko Kontseiluari eta Herriko Etxeari euskara lehentasunez jartzea: martxoaren 19an, maiatzaren 27an eta azkenik ekainaren 19an. “Pirinio Atlantikoetako departamenduko Kontseilu Nagusiak ez duenez gure bilkura eskaerari erantzuten, euskararen bizirik irautearen aldeko auzolanekin segitu dugu”, iragarri dute.

Bestalde, Herribiltzak azaldu du joan den ostegunean Donibane Garaziko auzapezarekin bildu zirela. “Herrien izenen bide bazterreko taulen kudeaketa departamenduaren esku dela adierazi zigun eta departamenduari gure bilkura eskaera helaraziko ziola erran zigun”.


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...