Kaleratu berri dira Calvet Barometroaren 2012ko datuak. Munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen dituen barometro honetan, inoiz baino hizkuntza gehiago sailkatu ziren iaz. Azken neurketa honetan, Alain Calvet eta Louis-Jean Calvet soziolinguistek Ethnologueren arabera 500.000 hiztun baino gehiago dituzten munduko 563 hizkuntzak neurtu eta sailkatu dituzte, 2010ean 137 neurtu zituzten bitartean. Hiztun kopuruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzeko garrantzitsuak diren beste 10 faktore aintzat harturik, munduan “pisu” gehien duen hizkuntza ingelesa da, bigarrena gaztelania eta hirugarrena frantsesa. Sailkapen honetan mandarinera 10. lekuan geratu da. Euskara, berriz, munduko 51. hizkuntza da.
Emaitza honetara iristeko aintzat hartu diren faktoreak honako hauek izan dira: hiztun kopurua, entropia (hiztunen proportzioa, bizi diren herrialdeetan), zenbaten lehen hizkuntza den, ofizialtasuna, hizkuntza horretatik itzulitako liburuak, hizkuntzara horretara itzulitako liburuak, Literatura Nobel sariak, Wikipediako artikuluak, Giza-garapenaren indizea (hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako batezbestekoa, NBEren datuen arabera), ugalkortasun-tasa eta Interneteko barneratze-tasa.
Egileek diotenez, bestelako faktore batzuk ere aukera zitezkeen baina hizkuntza guztiei edo gehienei buruzko datuak lor zitezkeen faktoreak lehenetsi dituzte. Bestalde, indize horiei guztiei 1eko balioa eman zaie, baina erabiltzaileak indizeen garrantzia barematu dezake, batzuena handituz eta besteena murriztuz eta ponderazio berriak egin. Esate baterako, beste faktore guztiak 1eko balioarekin utzi baina hiztun kopuruari 2ko balioa ematen badiogu, euskara 71. lekura jaisten da. Edozein kasutan, bizi-indar handieneko 100 hizkuntzen artean kokatzen da sailkapen honen arabera.
Duela gutxi, blog honetan bertan argitaratutako “Euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean” artikuluak sortu zuen jakinmina eta izan zituen errakzioak ikusita, pentsatzen dut, datu berri hauek ere baten baino gehiagoren harridura eta jakinmina sortuko dutela.
Esan dezagun, bide batez Louis-Jean Calvet oso soziolinguista ezaguna dela. Bere lehen liburuetako bat Linguistique et colonialisme. Petit traité de glottophagie (1974) izan zen. Liburu hau erreferentzia ezinbestekoa izan zen 70eko eta 80ko hamarkadetan euskararen eta beste hizkuntza zapalduen aldeko mugimenduan genbiltzanontzat (gaztelaniara itzulita ere aurki daiteke). Anekdota gisa aipatuko dut Zeruko Argian argitaratu nuen lehen artikuluetako bat liburu honen kritika izan zela.
Harez gero, hainbat liburu argitaratu ditu. Ezagunenen artean: Que sais-je? saileko L’argot (1994), La sociolingüistique (1993) eta Les Politiques linguistiques, (1995). La guerre des langues et les politiques linguistiques (1987). Pour une écologie des langues du monde (1999) eta Il ‘était une fois 7000 langues (2011)
Albiste hau Kike Amonarrizen Algara edo ez gara blogean argitaratutakoa da. Bertan euskarari buruzko idatzi gehiago topatuko dituzu.
GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.
Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe... [+]
Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]
Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]
Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.
Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]
Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]
Soziolinguistika Klusterrak asteazkenean argitaratu du 2021eko ikerketaren txostena. Neurtu dute euskararen kaleko erabilera egonkor dagoela, eta azken neurketan bezala zortzitik batek hitz egiten duela (%12,6). Eremu euskaldunenetan jaitsi egin da. Proposatu dute hazkundea... [+]
Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.