Euskalerria Irratiaren izenean kontu faltsu bat sortu dute instagramen, iruzurra egiteko

  • Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori faltsua dela ohartarazi dio Instagrami berari salaketa baten bitartez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko ekainaren 11n - 07:36
Azken eguneraketa: 08:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kontu faltsutik bidalitako iruzur mezuek EHZ musika jaialdirako sarrera batzuen zozketa aipatzen dute. iruzurgileek Instagramen zabalduriko kontu faltsua @euskalerriairratia_ da, amaierako beheko marrarekin. Euskalerria Irratiaren egiazko kontua, @euskalerriairratia, beheko marrarik gabe.

Kontu faltsu horrek gaur arratsaldeko lehen orduan bidali ditu zozketa faltsuaren inguruko datuak. Hainbat erabiltzaile berehala jarri dira irratiarekin harremanetan, iruzurra salatzeko. Horren berri eduki bezain pronto salatu du irratiak gertaturikoa instagramen aitzinean.

Euskalerria Irratia Instagrameko bere egiazki kontutik benetan egiten ari da EHZ musika jaialdirako sarrera bikoitz baten zozketa, baina irabazlea asteazkenean emanen du jakitera, betiere kontu korronte zenbakirik eskatu gabe eta sakatzeko estekarik jarri gabe.


Euskarazko hedabideak kanalean gehiago
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.