EHE

Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

  • Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


2024ko urtarrilaren 26an - 12:16
EHEk 2023an egindako topaketen aurkezpeneko irudia. // Argazkia: EHE
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez dira gutxi gaur arte Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak euskararen defentsan egindako ekimenak. Horien artean ezabaketa egunak eta asteak egin izan dituzte. Aurtengoan, ordea, “ikuspegi zabalago bat” eman nahi izan diote ekimenari, eta ezabaketetatik harago, “Euskaldunen Harrotze Astea” deituriko ekimena iragarri dute. Apirilaren 22tik 28ra izango dira, eta askotariko ekintzak egitea ahalbidetuko duela azpimarratu dute kideek: kultur ekitaldiak, muralak, elkarretaratzeak... Finean, euskararen aldeko borrokak kaleak ikustaraztea eta indartzea; euskaltzaleei borroketan parte hartzeko ilusioa eta motibazioa piztea; eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzea izango ditu helburu.

EHEk herritarren kontzientziak piztu, normaltasuna astindu eta euskaldunok jasaten dugun zapalkuntzaz jabetzeko “ezinbestekotzat” jo du ekimen hau, eta euskararen aldeko borrokara herritar gehiago batzeko “pizgarri” izatea nahi du Harrotze Astea.

Era berean, beharrezkotzat jo dute “atzerakadak eragiten ari diren horiek seinalatzea eta salatzea”, eta mezu argia helarazi nahi izan dute: “Euskaldunok kolektiboki indartu behar gara, ahaldundu, harrotu. Harrokeriarik gabe, baina, harrotasunez eta kolektiboki, esan dezagun euskaldunak garela eta gure herrian euskaraz bizitzeko eskubide osoa dugula”.


Irakurri gehiago: EHE Euskara Hizkuntza eskubideak
EHE kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.