25 urte bete dira Bernardo Atxagaren Obabakoak ipuin bilduma argitaratu zela. 1988an, Erein argitaletxearen eskutik kaleratu zen, gerora munduko hainbat hizkuntzatara itzuliko zen liburua.
Espainiako Sari Nazionala ere jaso zuen, Madrilen euskaldunen ahotsa entzuten ez zen garai horietan. Atxagak berak onartzen du Espainiako Sariaren berri izaterakoan sinesgaitza iruditu zitzaiola, eta erdi barrez hartu zuela, hain zela itxia Espainiak zuen jarrera gure munduarekiko, sari hori bereganatzea imaginaezina eta urruna egiten zitzaiola.
25. urtemuga dela eta, Bizkaiko hiriburuko Bilbo Zaharra euskaltegiak urtean hainbat ekitaldi antolatu ditu. Besteak beste, erakusketa, munduan argitaratu diren Obabakoak desberdinen azalak biltzeko (Norvegia, Japonia, Korea, Erresuma Batua, AEB, Alemania, Israel, Suezia, Frantzia, Espainia edota Portugalen argitaratutako aleak daude ikusgai); Ereinek euskaraz (Inaxio Mugikak egokitu eta eguneratutako edizioa) eta Alfaguarak gazteleraz, urtemuga ospatzeko argitaratu duten edizio berezien aurkezpena; edota Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua Arriaga antzokian, non 400 euskalzaleren eskutik entzun eta gozatu ahal izan den 12 ordu luzeko irakurraldian.
Idazlea eta hiria
Askotan aipatu du Atxagak Bilbon egin zela idazle. Ekonomia ikasketak egiten ari zela, Arriagako kafetegian Pott bandako solaskideekin izandako tertuliak gogoratzen ditu –Bilboko zubiak, kaioak eta hiri honetako kaleen hainbat errefentzi aurkitu daitezke, oraindik ere, asteasuarraren literaturan–. Joseba Sarrionaindia, Joxemari Iturralde, Manu Ertzilla, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga bera biltzen ziren, eta amaierarik gabe eztabaidatzen. Orduan, tradizio literario gabeko euskal literaturaz, euskara eta itzulpengintzaz, euskal kulturaz edota gure hizkuntzaren garaikidetasunaz mintzatzen ziren lagun artean, gerora euskal literaturan erreferente bilakatuko ziren idazle hauek. Mundua borobiltzen ematen zituzten orduak, batzutan txiki eta bestetan mugagabea den mundu hau, batik bat.
Gezurra dirudien arren, Euskal Herritik urrun, Eskozian idatzi zuen Atxagak Obabakoak, Asun Garikano, egun emaztea duenaren orduko bizitokian, eta idazmakinaz. Ipuin bilduma honek hainbat forma izan zituen liburu izan aurretik. Adibidez, film baterako gidoi, irratirako istorio labur. Ez zuten argia ikusi, istorioa konplexuegia omen zen, garaiko baliabideen arabera.
Atxagak bertan deskribatutako mundu magikoa, errealitatea eta ametsaren artekoa, izango zen gerora, ipuin bilduma edota lehen euskal eleberri moderno honen ezaugarri nagusia. Haurtzaroarekin lotzen du idazleak mundu magiko hori, batez ere liburuaren lehen atalean agertzen diren animalia ia mitologikoak, beren irrealitateagatik. Txikitako gogoetak, herriko ehiztariei entzundako istorio ilunak izan ziren liburuan agertzen diren animalia imaginario hauen abiapuntua.
Nekazal giroaren deskribapena egin zuen asteasutarrak. Euskaldunona izan zitekeen, baina baita munduko edozein bazterretako nekazal giroa ere. Giro ilun, itxi, ezezagun hau liburuaren ardatz bilakatu zen, orduko idazle zein intelektualek, bertakoek zein kanpotarrek mespretxatzen zuten giroa zen, hain zuzen. Giro horretan bizi zirenak trauskilak, ezjakinak ziren, orduko hiritartasun modernoaren kontrakoak. Oteizak txalapartarekin edota Arestik pastoralekin egin bezala, teoria poetikoa baliatu zuen Atxagak euskal nekazal mundua deskribatzeko. Garaiko usteei eta pentsamoldeari kontra eginez, mundu mailan ezaguna bilakatu zen liburua.
Antonia eta Obabakoak
Antonia S.Byatt idazle ingelesa Europa mailan egin zen lehen literatur lehiaketako epaimahaiko buru zela aukeratu zute Atxagaren Obabakoak liburua lehiaketan parte hartzeko. Portugaleko eta Herbereetako lobbyak gogor ari ziren euren idazleen alde, eta Obabakoak aurrea hartzen hasi zenean, argudiatu zuten hizkuntz gutxiagotu batean idatzitako liburuak ezin zuela lehiaketako garaile izan. Gogor jokatu zuen Atxagarren obraren contra. Azkenean batzuk eta besteak kano geratu ziren, eta beste batek eraman zuen saria. Hala ere, sariak banatu zirenean, irabazlea Obabakoak-ek behar zuela esan zuen Antonia S. Byattek. Hitz hauek nahikoak izan ziren hurrengo egunetan Erresuma Batuko hiru argitaletxek Atxagaren atean jotzeko.
“Mundua, herriak, argitaletxeak eta itzultzaileak zein desberdinak diren” esan du Atxagak, Obabakoak mundu mailan izan duen hedapena ikusita. “Frantsesak edo ingelesezko itzultzaileak askotan zure agenteak ere bihurtzen dira. Bestalde, portugaldarrek ez dute kontsultarik ere ez egiten. Baina, askotan ez dakizu norako bidea hartuko duen liburuak. Harrera ere erabat aldatzen da leku batetik bestera. Hala ere, idazle bezala asko ikasten da. Itzulpenaren gaiak ez du bueltarik, itzulitako hizkuntzaren muina jakitea zaila da. Zenbait itzulpenetan ez dut hitz bat bera ere ulertzen, eta horregatik, fede onez jokatu behar duzu itzultzaile ona egokitu zaizun ala ez jakiteko. Gure amak kandela jartzen zuen bezala”.
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
VERDIREN OTELLO OPERA
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.