ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Euskal presoen eskubideen alde Luhusotik Gernikara bizikleta martxa iragarri du Sarek

  • Sarek bizikleta martxa iragarri du uztailaren 19tik 21era, Luhuson hasi eta Gernikara. Bigarren herri honetan, Picassoren koadroaren replikaren aurrean egin dute prentsaurrekoa. Bertan adierazi dute, "oraindik orain, biktima guztiak eta espetxeen auzia askatuko duten akordiorik gabe, Euskal Herrian ezin dugu bake integral eta egiazkoaz hitz egin, egoera honek elkarbizitza ahalbidetzeko esparruak sortzea zailtzen baitu".


2019ko ekainaren 04an - 14:47
Orain Presoak bizikleta martxa aurkeztu dute. (Argazkia: Sare)

"Elkarbizitzaren eta bakearen sinbolo diren bi herri batuko ditugu: Luhuso eta Gernika. Luhuson ETAren armagabetzea eta disoluzioa ahalbidetzeko lehen urratsak eman ziren, gerora, gizarte zibilaren konpromisoaren sinbolo bilakatu zena; eta Gernika, bizikidetzaren eta bakearen eredu eta sinbolo", adierazi dute.

Egun indarrean den espetxe politikarekin amaitu eta salbuespen neurriak bertan behera uztea lortzea da helburua, esan dutenez. Luhuso eta Gernika artean igaroko dituzten herrietan ere, euskal presoek bizi dituzten urraketak landuko dituztela jakinarazi dute.

Hauek izango dira etapak: uztailarean 19an Luhuso-Zarautz, uztailaren 20an Zarautz-Lekeitio eta uztailaren 21ean Lekeitio-Gernika. Bizikleta martxari buruzko informazio gehigarria eta izen emateko aukera Sareren webgunean daude.

Iaz Mont de Marsan eta Zaballako espetxeak batu zituzten. "Bide batez, gogoratu nahi dugu egun oraindik espetxean diren 254 euskal presoetatik %65a 600-1000km-tara urrundua dagoela eta %21 400-590km-tara", esan dute.

Biarritzen giza-katea

Gizarte zibila deitu nahi izan dute ekainaren 8an Biarritzen 16:00etan egingo den giza-katera. "Bakegileek herritar orori dei egin diote, frantziar Estatuarekin abiatutako prozesua babestu, indartu eta aurrera urratsak emateko inpultsua emateko", gogorarazi dute. Orain Presoak dinamikatik deialdi horrekin bat egin eta Hegoaldeko herritarrak gonbidatu dituzte bertaratzera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Giza Eskubideen aldeko Europako Abokatuek Sareren manifestazioa babestu dute

Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko Europako Abokatuek (ELDH) bat egin dute Sarek larunbatean Bilbon egingo duen manifestazioarekin. Azpimarratu dute “beharrezkoa” dela presoei legea modu arruntean aplikatzea, bake eta adiskidetzearen alde.


Eguneraketa berriak daude