Euskal presoak: Podemos urratsak emateko prest?

  • Iñigo Errejonek, Podemos alderdiko idazkari politikoak adierazi du euskal presoen senideek ez dutela zertan “zigor gehigarririk” ordaindu, sakabanaketari erreferentzia eginez.


2015eko ekainaren 24an - 04:30
Errejonek eta Iglesiasek egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adierazpen horiekin Pablo Iglesias idazkari nagusiak berriki New Left Review aldizkariari emandako elkarrizketan esandakoak berretsi ditu Errejonek.

Iglesiasen arabera, euskal gatazkak Espainian “zentralitatea galdu” duen arren, 400-500 preso politiko Euskal Herritik ehunka kilometrora egotea “zoritxarreko arazo politikoa” da. Adierazpenek espainiar komunikabideetan zeresan handia eragin dute.

Iñigo Errejonek astelehen honetan egindako adierazpenetan gaineratu du beraiek “terrorismoarekin” daukaten posturak ez daukala zerikusirik “euskal presoek beraien kartzela zigorrak etxeetatik ahalik eta gertuen pasatzearekin”. Horrez gain, “zigorra pertsona bati ezartzen zaiola eta ez familiei” nabarmendu du.

ETA aktibo zegoen garaian PPko eta PSOEko gobernuek “euskal gatazkaren konponbideari mesede egiten bazion euskal presoen gerturatze politika ezarri zutela” ere gogora ekarri du Errejonek.

Bide beretik, Iglesiasek joan den abenduan RTVEri egindako adierazpenetan gogorarazi zuen Aznar izan zela lehen aldiz “Euskal Herriko Askapen Mugimenduaz” hitz egin zuena eta “PPk eta PSOEk ETArekin elkarrizketak izan zituztela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
Eguneraketa berriak daude