Euskal LGTBI+ Behatokia sortu dute

  • Aldarte, AMPGYL, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen elkarteek aurkeztu dute Behatokia. Indarkeria eta diskriminazioa salatu eta ekiditea dute helburu.


2021eko ekainaren 28an - 15:57
Azken eguneraketa: 18:02
Argazkia: @Gehitu_Elkartea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Sexu ezaugarrietan, sexu edo genero identitatean eta adierazpenean eta orientazio afektibo-sexualean oinarritutako edozein motatako indarkeria edo diskriminazio adierazpenak ekiditea eta salatzea” da ekainaren 28ko data esanguratsuan aurkeztu duten behatokiaren helburu nagusia, bere sorreran parte hartu duten elkarteen ordezkariek prentsaurrekoan azaldu dutenez. “Detekzio, prebentzio eta konponketa mekanismo eraginkorrak” garatu nahi dituzte horretarako. Behatokiaren helburuak izango dira baita ere berdintasun “erreala eta eraginkorra” bultzatzea bizitza publikoaren espazio eta alor guztietan. 2020an LGTBI+ pertsonen aurkako erasoek gora egin dutela gogoratu dute.

EAErako LGTBI+ Lege Integrala

Gasteizko Parlamentuan aurkezteko LGTBI+ Lege Integral baterako zirriborroa osatzen ari direla jakinarazi dute Behatokia osatzen duten elkarteek. Zirriborroa osatzeko, hainbat eragile sozial, sindikal eta politikorekin, unibertsitatearekin eta norbanakoekin elkarlanean ari dira. Sarai Montes eta Mikel Oribe bozeramaileek azaldu dute EAE dela mota honetako legerik edo lege zirriborrorik ez duen erkidego bakarra, Ceuta eta Melillarekin batera, eta legerik ezak zaurgarritasun egoeran jartzen dituela.


LGTB mugimendua kanalean gehiago
2025eko ekainaren 18
Meloi saltzailea
Harro

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.