Euskal Konfederazioak EPPk eta Jaurlaritzak laguntzak igo ez izana kritikatu du

  • Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako euskalgintza biltzen duen Euskal Konfederazioa haserre agertu da Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak iaztik hona diru-laguntzak ez dituztelako emendatu. Konfederazioak adierazi duenez, “EEPk berak saihestezintzat jotzen dituen eragileak behar bezala lagundu gabe, euskararen gainbeherak segituko du”.


2013ko uztailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Seaskako kideak alderdi sozialistaren egoitza uzten. Argazkia: Asier Lopez.

EEPk 1.200.000 euro banatu ditu eta Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro. 2012an lehenengoak 1.160.000 euroko laguntza eman zuen eta bigarrenak 440.000 eurokoa. Euskal Konfederazioak diru-laguntzetan jaitsierak izan dituzten bi alor nabarmendu ditu. Seaskak, ikasle kopuruak gora egin arren, 25.000 euro gutxiago (380.000) jaso ditu aurten. Konfederazioari harrigarria egin zaio jaitsiera, kontuan izanda EEPren hizkuntza politikan lehentasuna belaunaldi gazteak direla. Frantziako Gobernu sozialista eta Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu ditu ikastolen egoitzen aferagatik eta horren ondoren laguntza txikitzeagatik. Ikas Bik eta Biga Baik, hurrenez hurren, 15.000 euro eta 30.000 euro besterik ez eskuratu izanaz galdegin du Konfederazioak.

Euskalgintzak azpimarratu duen bigarren alorra euskal hedabideak dira. Konfederazioaren ustez, EEPk hedabideak euskara berreskuratzeko ezinbestekotzat jotzen dituela kontuan hartuta, ulergaitza da iaztik laguntza %4 jaitsi izana. Laguntzak jaso dituzten hedabideak ondokoak izan dira: Kanaldude (67.200 euro), Herria (40.800 euro), Ipar Euskal Herriko Hitzak (24.000 euro), kazeta.info (24.000 euro), TVPI (43.200 euro), Info7 (4.800 euro) eta Radio Kultura (28.800 euro).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude