Lutxo Egia idazleak aurkeztu eta zuzenduko du gaur, hilak 19, Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan, Eztabaidak Literaturarekin zikloaren baitan, 19:30ean hasiko den solasaldia.
Mikel Martinez eta Patxo Telleria euskal literaturaz eta musikaz mintzatuko dira bertan. Aktore bikote ezagunak urteak daramatza euskara sustatzen eta bultzatzen euren antzezlanen bitartez. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlanarekin berriro ere agertokietan dagoen Ez dok hiru egitasmoak Euskal Herriko musika imajinarioaren azterketa ironikoa, absurdoa eta dibertigarria egiten du. Antzezlana euskal musikari buruzkoa da, musika tradizionalari eta joan den mendearen 60ko hamarkadatik aurrera sortu ziren eta gure musika ondarearen parte bilakatu diren abestiei buruzkoa, hain zuzen ere.
Ez dok hiru izango da agertokian sketch komikoetako batzuk berreskuratzeko aitzakia eta, batez ere, euskal musikak eta literaturak –eta bien arteko fusioak– eman dituzten egile handietako batzuen letrak eta poema musikatuak aztertzeko, Laboa, Lete, Gabriel Aresti, Atxaga, Oskorri edo Ruper Ordorika, besteak beste.
Ekitaldia 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librea izango du leku guztiak bete arte eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra
Putaren bakarrizketa eroetxean
Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]
Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]