Euskal Hirigune Elkargoak alokairuen prezioak mugatu ahal izango ditu tentsiopeko herrietan

  • Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.

Alokairuan eta zergen inguruan aritu dira Intxausetako solasaldietan. Irudian Patrice Vergriete. Argazkia: Euskadi Irratia.

2023ko abuztuaren 30ean - 07:21
Azken eguneraketa: 10:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Vergriete ministroak azaldu du tentsiopean dauden Ipar Euskal Herriko 24 herrietan izango litzatekeela aukera hori, baina Elkargoak beste bost herri sartu nahi ditu, horien artean Senpere. 2025etik aurrera, mugak jarriko litzaioke ezarri daitekeen zenbateko handienari.

Frantzian Airbnb bezalako alokairu turistikoak zergaren gainean %71-ko murrizketa fiskala izan dezakete. Horren aurka hainbat mobilizazio egin dira Ipar Euskal Herrian, askok ezin dutelako etxebizitzarik aurkitu, alokairu turistikoak gora egiten duten bitartean. Ministroa zerga sistema aldatzearen alde agertu da baina legez egin behar dela adierazi du.

Daniel Oltzomendi, Elkargoko turismo saileko lehendakari-ordea, kritiko agertu da alokairu turistikoen abantaila fiskalak desegiteko neurri proposamen ezaren aurrean.


Lurraren espekulazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.