43 urteko bilbotar bat hilik aurkitu dute ziegan, Palentziako Dueñas espetxean. Salhaketa Arabak jakinarazi duenez presoak egunak zeramatzan osasun-arreta eske, bularrean min zuelako. Familiak beste preso baten eskutik izan du senidearen heriotzaren berri. Salhaketak salatu du espetxean jazotako azken heriotza hau ez dela kasu isolatua, eta zenbait neurri hartzea eskatu die Espainiako Gobernuari, Barne Ministerioari eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari.
Otsailaren 4an Palentziako Dueñasko espetxeko bere ziegan hilik aurkitu zuten A.E.J., 43 urteko preso bizkaitarra. Arabako Salhaketak jakinarazi duenez, egunak ziren presoa bularreko minez kexu zela, eta behin baino gehiagotan egin zuen osasun-arreta jasotzeko eskakizuna. Familiak elkarteari jakinarazi dionez, hil aurretik, egun berean, erizaintzara joan zen. Arratsaldeko presoen zenbaketan, baina, ziegan etzanda aurkitu zuten hilotza.
Zendutakoaren familiak preso dagoen beste pertsona baten eskutik izan zuen senidearen heriotzaren berri, espetxeak ez baitzien gertatutakoaren berri eman. Salhaketak jakinarazi duenez, familiak hiriko ospitale guztietara deitu zuen, eta hori egin ostean lortu zuen espetxeko zuzendaritzarekin hitz egitea. Zentzu horretan, elkarteak salatu du sistematikoa dela espetxean ematen diren heriotzak ezkutatzeko joera eta senideekin komunikazio falta. "Zer komunikazio-mekanismo ditu Espetxe Zuzendaritzak bere hormen barruan gertatzen diren heriotzen berri emateko? Nola jakin dezakegu nor hiltzen den barruan? Familia-sarerik gabeko zenbat pertsona ahazten dira? Zeintzuk dira heriotza horien arrazoiak?", galdegin dute.
Barrote arteko enegarren heriotza hau kasu isolatu eta salbuespen izatetik urruti dagoela ere salatu nahi izan dute, eta espetxeak bere horretan osasuna kaltetzen duela azpimarratu. "Isolamendua, harreman-dinamikak, elikadura txarra, ingurunearekiko mendekotasun-harremanak... Estrukturalki, espetxeak bertan bizi direnen buru osasunean eta osasun fisikoan ondorio suntsitzaileak sortzen dituzten egiturak dira".
Espetxeetan gertatzen diren heriotzak saihesteko zein neurri hartuko dituzten galdegin die Salhaketak Espainiako Gobernuari, Barne Ministerioari eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari. Elkarteak, bere aldetik, neurri zehatzak indarrean jar ditzaten eskatu du: "dagokion moduan" Ministerio Fiskalak espetxean ematen diren heriotzak ikertzea, heriotzak zigorgabe gera ez daitezen; espetxeetako zuzendaritzek senideei heriotzen berri ematea, era inpartzialean; heriotzengatik dagozkien kalte-ordainak erreklamatu ahal ditzaten, auzitegien aurrean hildakoaren familiari informazioa eta laguntza ematea; laguntza psiko-soziala senideen eskura jartzea; gaixotasun larriak dituzten presoak espetxetik ateratzea, baita buru gaixotasunak dituztenak ere, suizidioak eragozteko; eta zigor- eta espetxe- legeriaren erreforma, egungoak kondenak luzatzen dituelako, baita irteera-baimenak, hirugarren gradua eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera murriztu ere.
Salhaketak Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten euskal alderdi politikoei ere egin die eskakizunik. Zehazki, A.E.J.-ren heriotzaren aurrean iritzia emateko eskatu die, hildakoa bere bizilekutik urrun dagoen espetxe batean hil den euskal herritarra den heinetik.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Nafarroako espetxe egoeraren mapatzea txostena aurkeztu du elkarteak Nafarroako Parlamentuan, 2024. urtean jasotako datuekin eta Iruñeko espetxeko presoen testigantzekin. Presoek salatu dute pilatuta dituztela moduluetan, eta batzuetan jipoiak eman dizkietela espetxeko... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
34 edo 35 urteko gizonezkoa, gasteiztarra eta alaba baten aita, ostegunetik ostiraleko gauean hil zen, Salhaketak jakinarazi duenez. Elkarteak gogoratu du Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu zuenetik hiltzen den bederatzigarren presoa dela, eta egiturazko aldaketak eskatu ditu... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.