Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate Mikel Oteizak (EH Bildu) adierazi du “euskal kulturaren adierazpen kulturala” dela.
Martxoaren 5ean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko (TSJN) Administrazioarekiko Auzietako epaimahaiak baztertu egin zuen Atarrabiako Udalak 2023ko iraileko epai baten aurka jarritako errekurtsoa. Epaiak udalerriko udal pilotalekuan margotutako Euskal Herriko armarria ezabatzeko agintzen zuen. Hori dela eta, Atarrabiako pilotalekuan Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Zuberoa eta Lapurdiko armarriak ezabatu ditu udalak, Nafarroakoa utzi du, eta gainontzeko espazioak hutsak utzi ditu. Armarriaren azpian “Euskal Herria” ezabatu eta “euskal pilota” jarri dute. Atarrabiako alkate Mikel Oteizak adierazi du hainbat aukera aintzat hartu ondoren, jatorrizko armarriaren zati bat mantentzea erabaki dela, ezabatutako lurraldeen falta nabaritzeko helburuarekin, Euskalerria irratiak informatu duenez.
Auzitegiak zabaldutako prentsa-oharrean adierazi zuten armarria udal pilotalekuan egotea “jarrera politiko jakin baten aldeko posizionamendu gisa agertzea” dela, eta botere publikoek “izan behar duten neutraltasun politikoaren aurka” egiten duela. Oteizak adierazi du ez dela adierazpen politiko bat, “euskal nortasunaren adierazpen kulturala baizik”. UPNk jarri zuen salaketa armarria jarri eta 10 urtera, Naizek informatu duenez.
Armarria “mezu bisuala” TSJNrentzat
TSJNren aurretik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ere armarria kentzea agindu zuen. TSJNren arabera, armarriak “sinbolo gisa, hartzaileari mezu bisual bat bidaltzea esan nahi du”. “Mezu bisuala esanahiz beteta dago, eta horien zati bat, gaur egungo testuinguru juridiko, politiko, administratibo eta sozialean, oso urrun dago apaindurazko helburu batera, edo historia, kultura edo kirol-errealitate hutsen izendapenera mugatzetik”, adierazi zuen TSJNk.
Auzitegiak ez du ukatu "Euskal Herria" terminoa erabiltzeko aukeretako bat “neutroa eta ez alderdikoia” izan daitekeela, baina jarduera politikoei erreferentzia egin die: “Era berean, ezin da ahaztu Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoan integratu nahi duen jarduera politiko nabarmena, eta gaur egun existitzen ez den eta zazpi lurraldeak barne hartzen dituen errealitate juridiko politikoa eratzeko asmo legitimoa ere”.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Berrehun lagun hurbildu dira Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.
"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
VII. Nazimetroaren emaitzak aurkeztu dituzte Telesforo Monzon eLab-ek, Aztikerrek eta Parte Hartuzek. Joera erreakzionarioen hazkundea bi eremutan identifikatu dute nagusiki: migratzaile eta kultura aniztasunarenean, eta genero berdintasun eta feminismoarenean. Joerak... [+]
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]