Euskal Herriko Ekonomia Eraldatzailearen Lehen Topaketa Hendaian

  • OlatuKoop ekonomia eraldatzailearen sareak hainbat eragile sozioekonomikorekin batera antolatu du lehen topaketa, elkar ezagutza helburu. Ostiralean goiz osoko jardunaldia izango da.


2019ko ekainaren 20an - 15:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekonomia eraldatzailearen inguruan saretzeko urtero OlatuKoopek egin ohi duen batzarra, aurten Euskal Herriko Ekonomia Eraldatzailearen I. Topaketa bihurtu dute eta goiz osoko jardunaldiarekin eramango dute aurrera Hendaiako Autoportuaren Salan. Topaketa Ipar Euskal Herriko hainbat eragilerekin batera antolatu dute, hala nola Hendaiako Herriko Etxeko enplegu zentroa, Andere Nahia elkartea eta Atelier Lan Berri kooperatiba.

Besteak beste, jardunaldian Euskal Herriak lurralde gisa dituen beharrez eta ekonomia eraldatzaileak zertan lagundu dezakeen aztertuko dute, Gaindegiak egindako azterketaren bidez. Horrez gain, mugaz gaindiko lan-mugikortasunari buruzko tresna digitala sortzeko proiektua ere aurkeztuko dute eta hainbat eztabaida edo mahai-inguru izango dira, tartean teknologia kooperatibez eta banaketa ibilbide laburrez.

Topaketa 9:30ean hasiko da eta parte hartzeko OlatuKoopen webgunera jo daiteke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!