"Euskal Herriak independentzia!", Ernaiko manifestazioa Iruñeko kaleetan

  • Nafarroan Bizi Eguna ospatu da Iruñean. Goizean solasaldia eskaini dute espainiar estatuko nazio zapalduetako gazte antolakundeetako kideek Arrotxapeko gaztetxean, eta arratsaldean manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan barrena, Ernaik antolatuta.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 10an - 08:50
Argazkia: @ernai_irunerria

Nafarroan era duinean bizi ahal izateko Euskal Herriarentzat independentzia eskatu dute Iruñean antolaturiko Nafarroan Bizi egunean. Arrotxapeko gaztetxean abiatu dute eguna, gazte boteretik burujabetza prozesuak nola elikatu pentsatzeko solasaldiarekin: espainiar estatuaren menpeko herrialdeetako gazte antolakundeek hartu dute hitza, hala nola, Gaztelako Yesca, Galizako Isca, Aragoiko Purna, Andaluziako Jaleo eta Hego Euskal Herriko Ernai gazte antolakundeek. Hainbat ardatz azpimarratu dituzte: mugimendu feministaren indarra, gazteak arlo ugaritan antolatu beharra, eta 78ko erregimenari bazter guztietatik pitzadurak ireki beharra, besteak beste.

Nafarroako Ernaik antolatua zuen Nafarroan Bizi eguna, eta solasaldiaren ondoren manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan zehar Nafarroako gazteon oraina borrokan da, Euskal Herriak independentzia lelopean. Gora Iruñea-ren lokalean bukatu dute eguna, gazte taldeen kontzertuekin.

Manifestazioko bideoa:

Albiste hau Ahotsa.infok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude