Euskal Herri osoan gauez kalean egotea debekatu dute estatuek ezarritako alarma egoerek

  • Ostiralean ezarri zen indarrean Ipar Euskal Herrian gaueko etxeratze agindua eta Frantziako Asanbladak larrialdi egoera otsailaren 26 arte luzatzea erabaki du. Espainiako Gobernuak ezarri berri duen alarma egoerak bi debeku hauek jarri ditu Hego Euskal Herrian: bai eremu publiko zein pribatuetan, eta bai kanpoan zein barruan, gehienez sei pertsona elkartu ahal izango dira. Eta gauean ezingo da kalean egon 23:00etatik 6:00etara. Nafarroako eta EAEko autonomia erkidegoek gaueko etxeratze agindu horren ordutegia ordubete mugitu ahal izango dute; hau da, aurreratu ahalko dute etxeratze ordua (22:00etara) edo atzeratu (07:00etara).

Urriaren 25eko Espainiako Ministroen Kontseilua, alarma egoera ezartzen. Argazkia: Espainiako Gobernua.

2020ko urriaren 26an - 07:07

Nafarroako eta EAEko autonomia erkidegoek erabakiko dute ea beren lurralderako sartu-irtenak itxi nahi dituzten edo ea eskualderen bat ixtea nahi duten.

Izan ere, oraingo alarma egoera honetan, Espainiako Osasun Sailak ez du aginte gorena izango: osasunari buruzko eskumenak autonomia erkidegoenak izango dira eta hauetako lehendakariek izango dute autoritate gorena. Espainiako Osasun Sistemaren Lurraldearteko Kontseilua astero bilduko da, Gobernuko eta autonomietako osasun sailburuekin, eta organo hau kooperaziorako eta "ko-gobernantzarako" gune izango da.

Hego Euskal Herriko alarma egoera sei hilerako izan daiteke

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri du urriaren 25ean, eta indarrean sartu da egun horretako arratsaldean bertan. Oraingoz hamabost egunez ezarri dute, hori baita Gobernuak unilateralki dekretatzeko duen muga, baina Sanchezen taldearen asmoa maiatzaren 9arteko alarma egoera ezartzea da, hau da, sei hilabetekoa. Hori Espainiako Kongresuak onartu beharko du, aste honetako bilkuran.

Ipar Euskal Herrian larrialdi egoera otsailaren 16 arte

Frantziako Asanbladak urriaren 24 arratsaldean erabaki du larrialdi egoera otsailaren 26 arte luzatzea. Gaueko etxeratze agindua asteburu honetan ezarri da indarrean Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatuko beste 38 departamendutan bezala. 21:00etatik 6:00etara ez da aizu kalean egotea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude