EAJ

“Euskal gizartean ez dago sentimendu nazional bakarra, eta horrek gradualizazioa eskatzen du”

  • Martin Garitanok Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko burua elkarrizketatu du Hermes aldizkarirako. Ortuzarrek adierazi dionez, eraikuntza nazionalaren bidean gradualki jardutea “funtsezkoa” da, Euskal Herrian “sentimendu desberdinen arteko elkarbizitza” dagoen heinean. Nolanahi ere, euskal sentimendua nagusi dela eta beraz erabakitzeko eskubidea duela azaldu du Ortuzarrek.


2015eko azaroaren 10ean - 12:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EBBko buruak azpimarratu du egungo egoerari ezin zaiola entzungor egin: “Bi estaturen artean bizi gara, eta hiru errealitate administratibo desberdinetan. Hori garbi izan behar da eraikuntza nazionala gauzatu nahi badugu”. Jeltzalearen iritziz, errealitate horietako bakoitzean euskal identitatea bizitzeko modu bat dago, eta horrek prozesua gradualki burutzea “derrigorrezko” egiten du.

“Guk azken helburua zein den garbi dugu: Euskadiren guztizko subiranotasuna, independentzia, estatu euskaldun baten sorrera”, azaldu du Ortuzarrek. Bere aburuz, helmuga horretara iristeko erdibidean “hainbat geltokiren beharra” izango da.

Garitanok nazio foralaz itaunduta, hau “Katalunian zein hemen bizi dugun egoera desataskatzeko” balio dezaketen bi elementuren kontzeptualizazioa dela deritzo. “Nazio” hitzari dagokionez, azaldu du Euskal Herriak errekonozimendu nazionala edukitzea esan nahi duela, “horrek dakarren eskubide politikoen aitorpenarekin”. Bestetik, nabarmendu du foruen “aldebikotasuna” elementu “oso interesgarria dela”, “kontuan izanda Katalunian eta Euskadin ez dela errespetatu”.

Gaztelaniaz dagoen ondorengo bideoan ikus liteke, elkarrizketaren pasartea:

 

Hermes 50 (2/2)

Entrevista de Martín Garitano a Andoni Ortuzar para el número 50 de la revista Hermes: "La foralidad muestra que hay una legitimidad de las instituciones vascas previa a la Constitución española, y su reconocimiento implica una bilateralidad".

Posted by Sabino Arana Fundazioa on Astelehena, 2015.eko Azaroak 9


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAJ
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!