Euskal Errepublikaren alde Gasteizko Parlamentua inguratzeko deia egin du EHUN mugimenduak

  • "Krisiak gure bizitzetatik erauzteko tresna Euskal Errepublika dela" aldarrikatzeko, urriaren 22an Gasteizko Parlamentua inguratuko dute. EHUN mugimendua da ekimenaren sustatzailea.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 05ean - 09:17
EHUN Mugimenduaren agerraldia, Gasteizen | Argazkia: Hala Bedi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Autonomismoak eta sistema ekonomiko honek beti etorkizun okerrago bat hitzematen digute, beti okerragoa den etorkizun hurbil bat zerumugan” azaldu dute EHUN Mugimenduko kideek urriaren 3an Gasteizen egindako agerraldian. Espainiako 78 erregimenak, zein bere monarkiak eta marko autonomikoak Euskal Herritarrak “hondoratze jarraitu” batera bultzatzen dituztela gaineratu  dute.

EHUN Mugimenduak Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu du, Euskal Herriak herri gisa dituen erronkei aurre egiteko; izan enpleguan, hizkuntzan, hezkuntzan, energian, zaintzan edota pentsioetan besteak beste: “Autonomiak ala Errepublika, hondoratze jarraitua ala bizitza duina”.

Gasteizko Parlamentua inguratzeko deia

Bide horretan, datorren urriaren 22, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko parlamentua inguratzeko deia zabaldu du EHUN Mugimenduak, Euskal Errepublikaren aldeko aldarria zabaltzeko: “Errepublika propio bat da krisiak gure bizitzetatik erauzteko tresna”.

Iaz aurkeztu zuten Euskal Errepublikaren aldeko EHUN ekimena Donostiako Antiguo auzoan, “euskal herritarron egunerokoan eraginzzuzena duten auziak mahai gainean jartzea helburu”. Urte beteko ibilbidean hainbat ekimen eta dinamika jarri dituzte martxan, tartean, otsailaren 15ean Euskal Herriko hainbat herritan antolatu ziren “Euskal Errepublikaren aldeko egunak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude