Euskal dantzen eskola Katmandun

  • Globalizazioari eta hiri-ereduei buruzko testu interesgarri bat argitaratu zuen 1995ean Rem Koolhaas arkitekto herbeerearrak. Hiri generikoa zuen izena, eta gaur egun etengabe ahotan ditugun hainbat arazo aurreikusi zituen. Jarduera ekonomikoa globalizatzearekin batera, hiri-ereduak aireportuen moduan homogeneizatzen ari zirela zioen, eta horrek eragin zuzena zuela tokiko nortasunean. Estereotipoak mugaraino eramanda, bere buruaren klixea sinestea eta gainditzea beste erremediorik ez dute hiriek, beraz. Esaterako, Paris baino paristarragoa den ezer ezin da existitu


2018ko ekainaren 13an - 17:09
Irudiaren iturria: Dantzan.eus

Era berean, Donostian gentrifikazioa tokiko nortasun-elementuak irensten ari da, australiar turista batek pintxoak bosnaka jaten dituen abiada bertsuan. Eta geure kultur estereotipoak sinistu ezeze, gainditu egiten ditugu, modernizazioaren izenean. Konplexuz betetako hiri kosmopolitan.

Izurriak, baina, gastronomia edota turismoa gainditu ditu. Donostiako Musika Eskolan... barka, Donostiako Dantza eta Musika Eskolan dantza-irakasle izateko deialdia da horren adierazle bat. Nafarroako Euskara Legearen oinarrian dagoen hizkuntza-zonifikazioaren mailako banaketan, dantza irakasle gisa aritzeko irakaslearen profilean bateratu dituzte dantza garaikidea, ballet klasikoa eta delako euskal dantza. Eskaera-merkatuak agindutako profila omen da.

Paperak eta teoriak guztia onartzen duten neurrian, baleko planteamendua da... Errealitatea bestelakoa da, ordea. Izan ere, dantza garaikidea, likidotasunaren ikurra, dantzaren munduko ingeles hizkuntza, New Yorken, Buenos Airesen edota Tokyon ikas liteke. Ballet klasikoa, estandar akademiko gailenak dituen diziplina, dantzaren munduko frantsesa, mundu osoan irakasten dute, eta milioika Pas de Basque eta Saut de Basque egiten dira egunero munduan zehar.

Logika horren arabera, teorian eta paperaren gainean beti ere, euskal dantzak mundu osoan ikasteko aukera anitzen aurrean geundeke. Ez genuke kezkatzeko motiborik izango Donostialdean dantzako irakaskuntzara dedikatzen den erakunde publiko nagusiak tokiko dantzak irakasteko diskriminazio positiborik ez egiteagatik. Ezta, Back to Future filmean gertatzen zen moduan, Donostiako Dantza eta Musika Eskolatik gertu dagoen Iztuetari eskainitako eskultura desagertzen hasita balego ere.

"Iya guriak egin du", baina ez dago kuidadorik, Bilintx. Heldu den ikastaroan Katmanduko euskal dantzen eskolan matrikulatuko naiz.

Info 7 irratian, 2018ko maiatzaren 29an

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude