Euskadi Ahal Dugu: Fidel Castrok arrazoi

  • Iritzigileren hitzetan, Podemos, bere horretan, Espainian umezurtz geratutako langileriaren ahotsa baino ez da, PSOEk bazterrean utzi zuena.


2016ko ekainaren 06an - 10:24

Duela gutxi jakin izan da Podemos-Ahal Duguren postura Gure Esku Dago (GED) plataformaren ekainaren 5eko ekimenarekiko. Hainbat txio eta mezu jaso izan nituen gizarte sareetan, non erabakitzeko eskubidearen aldeko hainbat lagunek euren frustrazioa erakusten zuten alderdi moreak GEDi sostengua kendu ziolako. Gogoratu behar da hiru urte eskas direla Podemosen euskal mugapeneko hainbat kidek Durango eta Iruñea lotu zituen giza-katean parte hartu zutela, GEDk antolatutakoa eta 100.000 lagun pasatxo elkartu zituena. Halaber, ez dira gutxi izan Pablo Iglesiasen koadrilak erabakitzeko eskubidearen alde agertutako aldiak, herriak dagozkion erabaki orotan parte hartzeko eskubidearekin lotuta betiere. Hona arte, istorioa zoragarri zirudien, eta historia, oso besteko.

Harritzen nauena, ordea, hainbat kide harritzea da, ezein déjà vu baten aurrean besterik ez gauden. Trantsizioan, gogora dezagun, PSE-PSOE alderdia ezkertiarra, kasik marxista, errepublikanoa eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen defendatzaile sutsua zen. Txiki Benegasen ibilbidea aztertzea, edo Rubialen Euskal Herriaren ikuspegia ikastea besterik ez dago, edo gogora ekartzea Partido Socialista de Euskadi izenpean, Hego Euskal Herriaren osoaren sozialistak elkartzen zirela. Bai, Nafarroa Garaikoak ere bai, eta bertoko lehendakari izandako Urralburuk, EArekin gobernua osatuz, ikurrina jartzen zuen bere bulegoko mahaian. Hau guztia, Felipe Gonzalez Eibarretik zebilela, Gora Euskadi Askatuta oihukatzen, pasa den apirilaren 22an Pablo Iglesiasek Iruñean Euskal Herriari egindako laudorioen antzeko. Zera, hainbat ezkertiar abertzalek Podemos bozkatzen dutela? Tira, 1982an ere Euskadiko Ezkerra alderdi hura PSErekin elkartu zen, gaur egungo PSE-EE/PSOE sortuz, eta alderdi "berrituan" euren siglak besterik gelditzen ez direla.

Podemos, bere horretan, Espainian umezurtz geratutako langileriaren ahotsa baino ez da, PSOEk bazterrean utzi zuena. Eta gurean, langileria euskaltzalearen testigua jaso duen aitzineko PSE, Rubial, Benegas eta familiakoek abandonatua, eta Euskal Herriak memoria erraz galduta, historia berdina errepikatuko dutenak. Adibide gehiagorik? Bada, Iglesiasek aipaturiko Iruñeko agerraldi hartan, EAE eta Nafarroaren arteko harremanak herriaren esku utzi behar zirela defendatu zuela. Baina eusko lurretan aurkeztu ziren lehen unean Euskal Herria Ahal Dugu ziren, eta orain Euskadi Ahal Dugu eta Podemos Navarra –PSE eta PSN, beti PSOE–. Eta hauteskunde orokorren bueltan, erabakitzeko eskubidea "marra gorria" bazen, orain GEDrekin PSEk nahi duen harreman bera nahi ei dute.

Iglesiasek aski maiteko duen Fidel Castrok zioenez, madarikatua da bere historia ezagutzen ez duen herria, errepikatzera kondenatuta baitago. Agur, komandante!

Aitor Gaztainaga Zumeta

Komunikazio Politiko eta Instituzionaleko Irakasle (EHU)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude