Europar Batasunak akordio politikoa sinatu du Kievekin

  • Europar Batasuneko (EB) estatuburuek akordio politikoa sinatu dute Ukrainako lehen ministro Arseni Jatseniukekin. "Akordioak erakusten du harremanei garrantzia ematen diegula eta aurrera jarraituko dugula", adierazi du Europako Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyk.


2014ko martxoaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Europar agintariak Bruselan (Argazkia: Efe)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostegunean, Europar Batasunak bat egin zuen Errusiari zigor gogorragoak –ekonomiko, komertzial zein migratzaileak– ezartzeko AEBek azaldutako asmoarekin, nahiz eta ez diren mehatxuez harago joan; lehenago bide diplomatikoak urratu behar direla esan dute europar agintariek.

"Inork ez du tropak bidaltzerik nahi, baina EBk batasuna agertu du eta Errusiak probokazioekin jarraitzen badu zigor gogorrak izango ditu prest", adierazi dute Europako iturriek, Claudi Perez kazetariak El País egunkarian jaso duenez. "Errusia Europarako esportazioen menpe dago, gu Errusiaren menpe baino gehiago", diote iturri horiek.

Europako goi agintariek atzo egindako bilkuran, Baltikoko herrialdeek, Erresuma Batuak eta Errumaniak agertu zuten jarrerarik gogorrena Errusiaren aurka. Aitzitik, Alemania "konponbide pragmatikoago" baten alde agertu zen. "Ondorioak garbi al dauzkagu? Hurrengo pausorako prest al gaude?", galdetu zuen Angela Merkel kantzilierrak.


Ukraina kanalean gehiago
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.