Zero Waste Europek biharko, martxoak 7, antolatu du Europako Parlamentuko talde Berdearekin elkarlanean ‘Toward Zero Waste‘ jardunaldia. Bigarren titulutzat ‘Beyond recycling: Best practices on resource management in the EU’ (Birziklapenetik haratago: baliabideen kudeaketan Europar Batasunean dauden praktika onenak) daraman ekitaldia burutuko da Europar Legebiltzarreko A1G3 gelan.
Ekitaldiak helburutzat dauka Zero Zabor politikek dagoenekoz daukaten garrantziaz jabetuaraztea Europako lege nagusiak erabakitzen dituzten politikari eta funtzionarioei. ‘Toward Zero Waste‘ jardunaldiak Europako Legebiltzarreko talde gehiagoren oniritzia ere jaso du eta konbidatu nagusitzat parte hartuko du Europako Ingurumen komisarioa den Janez Potocnikek.
Ekitaldian aipamen berezia egingo zaie Zero Waste Europeren iritzian eredugarriak diren aldaketen eragileei, tartean Italiako Rifiuti Zero mugimenduaren erreferentzia nagusia den Capannori herriari eta Zero Zabor estrategia bereganatzen duela aldarrikatu duen Gipuzkoako lurraldeari, zeina ordezkatuko baitu Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak.
Bilkura hau baliatuko du Zero Waste mugimenduak Trashed filma aurkezteko. Trashed euskaraz “zabor bihurtua” eman beharko genuke. Bigarren titulutzat No place for waste (“Hondakinentzako gehiago lekurik ez”) daukan filmak Candida Brady dauka zuzendari eta Jeremy Irons aktore nagusi; hainbat sari bilduak ditu dagoenekoz nazioarteko zinemaldietan. Vangelisek egindako sintoniak girotuta, Trashed ek erakutsi nahi ditu hondakin eta zaborrek munduari ekarri dizkioten hondamendiak, horiek erakusteaz gain zientzialari eta adituen azalpenak bilduz.
Iturriak:
Zero Waste Europe “Zero Waste goes to the European Parliament in Brussels!”
Les Verts – Alliance Libre Europeéne “Towards Zero Waste : Beyond recycling: Best practices on resource management in the EU”
Trashed. No place for waste filma
Oharra: Albiste hau Zero Zabor blogetik ekarria da. Bertan hondakinen kudeaketari buruzko albiste gehiago topatuko duzu.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]