Asteazkenean, 17, Europako Legebiltzarrak Energia Berriztagarrien Zuzentaraua ekonomia zirkularrari egokitzea bozkatu du; horretako zorroztu ditu zabor eta hondakinak energi ekoizpenerako erabiltzeko irizpideak. Horrela Parlamentuaren osoko bilkurak berretsi du joan den azaroan ITRE batzordean erabakitakoa. Euskal Herrian, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren etekin ekonomikoetan izanen du eragina.
Estatuek bezala enpresek segurtatu beharko dute hondakinetatik energia ekoizteak zaintzen dituela hondakinen hierarkiaren printzipioak, horrela eragotziz zabor, hondakin eta horien eratorrien merkatuetan eragiten duten distortsioa. Estatuei eskatzen zaie maiztasun jakin batez berrikustea beren politikak eta edozein desbideratze ohartaraztea.
Are gehiago, estatuek bermatu beharko dute energia berriztagarrientzako inolako diru-laguntzarik ez dela izango oinarritzen baldin bada gaika sailkatu gabe bildutako hondakinetan. Honek esan nahi du orain zuzendu egin behar direla hondakin birziklagarriak erraustea sustatu duten diru-laguntza eskemak.
Janek Vahk Zero Waste Europeko politika eta garapen koordinatzaileak esan du: “Parlamentuak agindu garbi bat bidali die estatuei: hondakinen prebentzioak eta birziklatzeak izan behar dute lehentasunezko aukera energia berriztagarrientzako politikak garatzerakoan”.
Larunbat arratsaldean ke zutabe handia bistaratu zen Zubietako erraustegian. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak garrantzi handirik eman ez dion arren, gertakariak hainbat herritar eta eragileren kezka eta haserrea eragin ditu.
Erraustegia elikatzen segi ez eta birziklatzeko eginiko eskakizuna nabarmendu dute, igande honetan, irailaren 14an Donostiako Kontxan eginiko giza katean.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]