Euskal Herriko Unibertsitatean sortutako Hitz zentroak, Europako zenbait erakunde akademiko, instituzional eta enpresarekin, European Language Equality sarea osatu du. Europako Batasunaren egitasmoen barruan, "2030 erako Europan hizkuntza berdintasun digital osoa erdiestea du helburu" talde honek.
Egitekoen zerrenda bat aurkeztuz ireki du webgunea ELE delako sare berriak. Lehen urrats fisa, "Hizkuntzen berdintasun digitala" definitzeko zirriborro bat aurkeztu dute. Datorren urtean, hainbat hizkuntzatako txostenak aurkeztuko dira, eta hor espero da euskararena.
Digital Language Equality – preliminary definition delako dokumentu hori gainbegiratu dugu, eta honela definitzen dite hizkuntzen berdintasun digitala.
Digital Language Equality (DLE) is the state of affairs in which all languages have the technological support and situational context necessary for them to continue to exist and to prosper as living languages in the digital age
Hizkuntzen berdintasun digitala (ingelesez: DLE) egoera bat da non hizkuntza guztiek dituzten aski euskarri teknologiko eta testuinguru jakin bat, bizirik jarraitzeko eta aro digitalean hizkuntza gisa aurrera egiteko.
Hain zuzen ere, hizkuntza baten egoera edo osasun digitala neurtzeko hainbat faktore kontuan hartuko ditu erakunde berriak, teknologikoak eta kontestualak. Faktore horietarik indikadore edo adierazleak definituko dira hainbat hizkuntzarako (horien artean dago euskara) eta adierazleen metrikak transferituko dira beste proiektu batera (Ekimena lotuta dago European Language Grid delako azpiegituerarekin); non algoritmo batek konputatuko dituen, ea berdintasunetik zein puntutara dagoen hizkuntza bat edo bestea.
European Language Equality (ELE) delako sare honetako euskal partaidea, Hitz Zentroa (ofizialki Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroa), iaz aurkeztu zen. EHUko Ixa (duela 30 urte jaioa) eta Aholab (duela 20 urtekoa) ikertegien baturatik sortu da Hitz, eta une honetan 59 partaide ditu: 33 irakasleak dira, 12 lagun daude doktoradutza programetan, 7 tesi ari dira bideratzen, eta beste 10 lagun post-doc programetan.
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]