Europako herrialdeek Errusiako diplomatikoak kaleratzen jarraitzen dute

  • Joan den astean Irlanda, Belgika, Txekia Herbehereak eta beste hainbat herrialde izan ziren Errusiako diplomatikoak kanporatu zituztenak, eta gaurkoan, berriz, Italia, Espainia, Danimarka eta Suedia izan dira.

Errusiako kontsulatua, Madrilen.

2022ko apirilaren 5ean - 16:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiak Errusiako 25 diplomatiko kanporatu ditu gaur herrialdetik, eta Zelenskik agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan. Italiak beste 30 kaleratu ditu, Danimarkak hamabost, eta Suediak hiru.

Ukrainako inbasioa hasi zenetik, Europako herrialde askok hartu duten erabakia izan da Errusiako diplomatikoak kanporatzea; gehienek espioitza lanak egitea egotzi diete diplomatiko hauei.

Hala ere, Errusiak ez du kontua bere horretan utzi, eta proportzionaltasun printzipioa erabiliz, herrialde horietako hainbat diplomatiko kaleratuz erantzun die erabaki hauei.

Gatazka armatuaz gain, hau gerraren beste aurpegietako bat da, gerra komertzial, propagandistiko eta diplomatikoarekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

2025eko maiatzaren 28
Istanbul II

Eguneraketa berriak daude