Europako Batzordea ikertzen ari da Gipuzkoako erraustegiaz GuraSOS elkarteak aurkeztutako kexak

  • Europako Batzordea aztertzen ari da GuraSOS elkarteak ekainean aurkeztutako kexak, Zubietan eraikitzen ari diren Gipuzkoako erraustegiarekin lotuta.


2018ko abuztuaren 29an - 10:39
GuraSOS elkartearen mobilizazio bat Donostian, 2016an (argazkia: GuraSOSen blogetik).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkarteak prentsa ohar batean azaldu duenez, duela egun batzuk jaso dute Europako Batzordearen baieztapena: ikertzen ari dira erraustegiak jaso duen ingurumen baimenean, plangintzan, herritarren parte-hartzean, kontratazioan eta kontabilitatean urraketarik izan ote den. “Ahalik eta lasterren” emango dute ikerketaren berri, GuraSOSen arabera.

Horrekin lotuta, elkartearen ordezkaritza bat Bruselara joango da irailaren 4an eta 5ean hainbat eragilerekin bilerak egiteko.

GuraSOSen ustez, “Europan erabakitzen denak kontratuaren etetea ekar lezake”. Adierazi dutenez, Gipuzkoako erraustegiaren etorkizuna Europaren esku ere badago momentu hauetan. Beraz, “oraindik ez dago erabakia eta ez da atzera bueltarik gabeko kontua” GuraSOSen ustez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude