Europako Batasunaren (EB) oinarri ideologikoek eta legezkoek azpimarratzen dute Batasunaren helburuetako bat berau eratzen duten herrialdeen ongizatea sustatzea dela. Beraz, Batasuneko hiritarren onurarako izan beharko lukete beronek onetsiko dituen politika ororen emaitzak. Horrela uler daiteke testu sortzailearen arabera. Testu legal horretan, aurrerago etorriko zaizkigu Europa demokratiko, sozial eta eredugarriaren aitorpenak. Alta, hori noraino zaigu sinesgarria?
Hasteko, nahikoa dugu gogoratzea zerk harritu gintuen 2008ko finantza krisiak EB larriki zaurituta utzi zuenean. Orduan, Nazioarteko Diru Funtsako zuzendari andereak, Christine Lagardek, garbi esan zuen EBko kideetako jendea urte gehiegi bizi zela eta zaila izango zela pentsio sistema publikoa mantentzea. Beraz, hilkutxara lehenbailehen bidaltzea desiratzen zigun gaur egun Europako Banku Zentraleko (EBZ) agintari nagusiak eta, jakina, EBko erakunde nagusiena banku zentrala da, oinarri neoliberaletan oinarritu eta Batzordearen kontroletik at dagoena; azken finean, EBZan bankuen lobbyak agintzen du.
Alabaina, Lagarde anderea ez zen hori pentsatzen zuen bakarra. Izan ere, gaur egun koronabirusa kudeatu eta informatzen gaituzten eledunek, Lagarde gisako goi agintariekin bat etorrita, behin eta berriro gogoratuko digute gaixotuak edo hildakoak 70 urte baino gehiago zituela edo gaixotasun kronikoren bat zeukala; edo 80-90 urte eta azkenaldian pattal zebilela. Xehetasun oro adineko pertsona horien ingurukoak dira, gainontzekoen informazioa zuhurragoa den bitartean.
Eta datorkigun krisialdi lazgarri eta sakon honetan EBk zer egingo du europarron osasunaren alde? Ziurrenik ezer gutxi. Izan ere, Txinak erakutsi digu politikak bere ekonomia mendean edo kontrolpean ipini duela eta hiritarrak aintzat hartu dituela. Baina hori ez da EBren kasua, non helburu ekonomikoek duten lehentasuna, nahiz testu sortzaileek beste zerbait aitortu. Hau da, gurean ekonomia politikaren gainetik dago eta ez dirudi aldatuko denik: Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua lekuko.
Ekonomia motelaldi honetatik irteteko EBk lanabesak baditu, baina bere kideek adostasunik ez dute erdiesten, interes dibergenteak dituztelako. Izan ere, Alemania eta beronen eremuko kideei (Herbeherek, Austria..), hegoaldeko herrialdeen merkatuak bereganatu ondoren, berauen biztanleen ongizatea ez zaie gehiegi axola; gainera, nagiak dira haien ustetan.
Lanabes horien artean Europako Egonkortasun Mekanismoa (EEME/MEDE) dauka, baina politika neoliberal ortodoxoa egikaritzeko larrialdi ekonomiko baterako eta ez, oraingoan bezala, ustekabean sortutako istripu ekonomikoa konpontzeko. EBko araudia oso zurruna denez, EEMEk bere funtsen hartzaileei ezartzen dizkien baldintzak oso gogorrak dira, Greziak pairatu zituen antzekoak, azken finean, erreskatea bezala kontsideratuko baita, nahiz oraingoan egoera beste bat izan. Beraz, onartzen bada EEMEren funtsak erabiltzea, jadanik arras jipoitutako ekonomiek (Italia edo Espainiako estatuak) azken urtetako murrizketekin jarraitu beharko lukete, herritarron bizi kalitatea gehiago endekatuz.
Haatik, EBk bere legitimitatea salbatu nahi badu, EEME erreformatu, EBZko helburuak lasatu edo beste elkartasun diru funts bereziren bat eratu beharko luke. Alta, hori eskatzea orain arteko dinamika merkantilistarekin amaitzea litzateke eta, behingoz, estatu kideen arteko elkartasunean sakontzen hastea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]