Etxegabeak aterpetzeko "proiektu berritzaile" bat bideratuko dute Ipar Euskal Herrian

  • Hogei etxebizitza ttiki eta mugikor bideratuko dizkie sozial arloan dabilen Atherbea elkarteak etxegabeei. Behingoan, bertan egoteko aukera ez dute denboran mugatua izanen eta gainera, autonomiaren berreskurapena helburu gisa jarririk, forma ezberdinetako laguntzak eta segipenak jasoko dituzte.


2021eko urtarrilaren 27an - 10:15
Proiektu "berritzailea" aurkezteko egin prentsaurrekoa

"Trantsizio gisa" eta "denboran mugarik jarri gabe" aterpetzeko aukera eskainiko zaie etxegabeei, hogei bat etxe mugikor proposatuz Ipar Euskal Herrian barna. Mobil’homes edo tiny houses moduko etxebizitzak izanen dira. Berehalakoan aterpetzeaz gain, autonomia berreskuratzeko helburu argiarekin eramanen dute egitasmo berri hau. Hain zuzen, mota ezberdinetako laguntzak eta zerbitzuak jasoko dituzte bertakoek –izan enplegurako, osasunerako, sozial arloan ala beste–. Justuki, sozial arloan dabilen Atherbea elkarteak du kudeatuko "birgizarteratze" bide hau, etxebizitza sozialen esparruko Habitat Sud Atlantiquen sustenguarekin. Instituzioen babesa ere ukanen dute, finantziaziorako –tartean, Frantziako Estatuarena, ikusirik urteko 200.000 euroko aurrekontua onartu duela Parisek–. Aterpetzeko aukera beharrean den orori irekia baldin bada ere, 18 eta 25 urte arteko etxegabeak dituzte lehentasunetan.

Etxebizitza hauentzako espazioa bilatzen dabil elkartea, eta herriko etxeei luzatua die deia. Biztanleria handia duten hirietara begira dira hasteko, bertan dutelako behar handiena

200 etxegabe BAB Baiona-Angelu-Miarritzen

Eguneko harrera proposatzen dabiltzan aterpe sozialetara 1.300 lagun bertaratu ziren 2020an, guztira 25.000 pasarterekin. BABn berrehun lagun daude etxerik gabe, horietatik %20 emakumeak direlarik. Horrez gain, aterpetzeko zailtasunetan dira herritar askoz gehiago, etxebizitzen prezio altuengatik. Paraleloki, milaka etxebizitza dira hutsik Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, erabili gabeak ala bigarren etxebizitza gisa gehienetan hutsik direnak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude