Etxebizitzaren problematika salatzeko kanpaina abiatu du Hendaiako gaztetxeak

  • Hendaiako Enbata Gaztetxeak "Euskal Herria ez da salgai!" lemapean abiatu du etxebizitzaren inguruko kanpaina. Printzipioz uda arte iraungo du salaketa kanpainak eta herritarrak kontzientziatzen saiatuko dira. 


2021eko maiatzaren 11n - 09:47
Argazkia: Enbata Gaztetxea

Leire Casamajouk Ipar Euskal Herriko Hitzan Hendaiako Gaztetxeko kide bati egindako elkarrizketan, Enbata Gaztetxeak etxebitzaren arazoa salatzeko martxan jarritako kanpainaren nondik norakoak azaldu dizkio. Euskal Herria ez da salgai! lelopean abiatu da Hendaian zentratuko den kanpaina, Ipar Euskal Herriko osoko arazoa dela azpimarratu duen arren. 

Gaztetxeko kideak emandako datuen arabera, 2017ko datuek diotenez Hendaiako etxebizitzen %40 bigarren etxebizitzak dira eta %5 etxebizitza hutsak. Haien ustez, azken urteetan egoera okerrera joan da eta gainera, COVID-19ak areagotu egin du. "Prezioak %20 igo dira" eta gazteentzat herrian bertan etxebizitza eskuratzeko zailtasunak areagotzen dituela salatu nahi dute. "Ipar Euskal Herrian, 60 metro koadroko apartamentu baten batez besteko alokairua 720 eurokoa da, jakinik diru-zama horrek gazteen batez besteko soldataren %54 hartzen duela".

"Euskal Herri frantsesa eta kulturaren folklorizazioa"

Etxebizitzaren problematikak kulturan, euskaran, ekonomian eta nazio kontzientzian ere eraginak dituela uste dute: "Agentziek gure nortasuna, kultura eta bizi koadroarekin marketina egiten dute; eta, ekonomia mailan, kasik esklusiboki turismoari zuzenduriko ekonomia bat inposatzen digute". Horrez gain, "prezioen gorakada, aberatsak gehiago aberastea eta Euskal Herri frantsesa eta kulturaren folklorizazioa" ere ekarri dituela azpimarratu du kideak. 

Sektore jakin bat probetxua ateratzen ari zaiela diote Enbatako kideek, hain zuzen ere, "promotore pribatuek, hedabide frantsesek, tokiko jauntxoek, turismo agentziek eta Frantziako Estatuak" egoera sustatzen dutela uste dute. 

Gazteen helburua "kolektiboki borrokatu eta alternatibak atzematea" dela esan du gaztetxeko kideak eta hori dela-eta abiatu dute salaketa kanpaina. Oraingoz, herriko kaleetan etxebizitzen inguruko datuen kartelak zabaldu dituzte eta aurrerago hitzaldiak eta bestelako ekintzak egingo dituztela azaldu diote Hitzari. Kanpainak uda arte iraungo du, eta Hendaiako herritarrak kontzientziatzen saiatuko dira, adin guztietako pertsonengana iritsi nahi baitute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Higiezinen espekulazioa
2024-01-24 | Euskal Irratiak
Espekulazioaren kontrako ekintza berria Hazparnen

Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]


2024-01-05 | Euskal Irratiak
Herrian Bizi plataformako kide Peio Dufau
"Bigarren etxebizitzak zinez kaltegarri bilakatu dira azken bizpahiru urteetan"

2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonak gonbidatuko ditu Herrian Bizi plataformak jadanik bigarren etxebizitza gisa baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera.


2023-12-21 | Euskal Irratiak
Ia 1,6 milioi euroko etxe salmenta "espekulatibo" bat Aiherran

Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


Eguneraketa berriak daude