Italiako gobernu koalizioaren akordio-zirriborro batek eurotik irtetea eta Errusiaren aurkako isunak bukatzea aurreikusten du

  • Lega Nord (LN) eta Movimento 5 Stelle (M5S) alderdi italiarrek gobernua osatzeko akordioaren zirriborro bat argitara atera da. Eurotik ateratzeko plan bat jasotzen du dokumentuak, “beharrezkoa balitz”.


2018ko maiatzaren 16an - 11:40
Matteo Salvini, Legako senataria (Arg: casoaislado)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bestalde, Ministro kontseiluarekin paraleloan jardungo lukeen organismo bat sortzea ere aurreikusten da dokumentuan. Organismo horrek eragingo luke alderdi biek erabaki politiko lotesleak hartzeko aukera izatea. Horrez gain, Europako Banku Zentralak Italiako zorra barkatzea lortu nahi dutela agertzen da zirriborroan.

Huffington Post-ek argitaratu du dokumentua. Aipatutakoaz gain, erakusten du bi alderdi italiarrek Errusia kide ekonomiko eta komertzialtzat jotzen dutela, eta eskatzen dutela “Errusiari ezarritako isunak segituan baliogabetzea”.

Legak immigrazioaren aurkako politikak bultzatu nahi ditu, Matteo Salvini senatariak argi utzi duenez: “Guk immigrante gehiegi hartu eta mantendu ditugu, orain legezkotasunaren, segurtasunaren eta pertsonok jatorrizko herrialdeetara itzultzearen momentua da”. Gai horretan izaten ari dira diferentzia nabarmenenak LNren eta M5Sren artean. Europar Batasunak ere esku hartu du auzian, bi alderdiak presionatuz asteazken honetan La Stampa egunkariak kontatu duenez

Zirriborroaren sortzaileek filtratutako informazioa ukatu dute, esanez dokumentua orain bost urte idatzi zela. Alabaina, Público hedabideak baieztatu du dokumentua orain bi egunekoa dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Italia
2025eko apirilaren 9
Bikote perfektua

Eguneraketa berriak daude