Etorkinei buruzko begirada aldatzeko zinemaldia antolatu du Cimade-k Hendaian

  • Azaroaren 16an iraganen da etorkinen laguntzan aritzen den Cimade elkartearen festibala, Askatasunak, berdintasunean eta elkartasunean lelopean.

Tori et Lokita filmeko protagonistak

2022ko azaroaren 10ean - 11:50
Azken eguneraketa: 14:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurten ere hurbiltzen ari zaigu etorkinen laguntzen dabilen Cimade elkarteak antolaturiko Migrant´Scène festibala. Hendaiako Les Variétés zinema gelan iraganen da azaroaren 16an.

18:30tan Tori et Lokita jarriko dute ikusgai, Jean-Pierre eta Luc Darlenne egileen azken sorkuntza. Etengabeko borrokaren sinonimo den bi etorkinen egunerokoa kontatzen du pelikulak. Aurtengo Canneseko festibalaren sari berezia jasotakoa da.

Ondotik, 20:30tan, La Traversée pelikula proiektatuko dute, Varante Soudjianen azken komedia.

Askatasunak, berdintasunean eta elkartasunean leloa aukeratu dute antolatzaileek: "'Askatasunak berdintasunean', eskubideen benetako berdintasuna ezinbesteko baldintza delako guztion askatasuna bermatzeko. Desberdintasunek menderatze-harremanak eta esplotazio egoerak sortzen dituzte. Laburbilduz, berdintasunik gabeko askatasuna menderatzaileen askatasuna da; mendekotasuna, menpekotasuna eta zapalkuntza dakarzkiena. Eta "askatasunak elkartasunean", gizarte bidezkoago hau eraiki beharra daukagulako, zapalduen aldean jarriz".

Elkartearen ezagutzeko eta ideiak trukatzeko denbora ere bideratuko dute Cimade-ko kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude