ETB1 %2,4ko ikusle kuotatik %1era jaitsi da iazko maiatzetik hona

  • Hirugarren hilabetez jarraian, inoizko daturik txikienaren marka izan du euskarazko kateak
Barre librea saioak %2,8ko kuota lortu zuen estreinaldi egunean, maiatzaren 15ean —euskaldunen artean, %8,5—. Argazkia: EITB

2020ko ekainaren 05ean - 09:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoaren erdialdean koronabirusaren krisia Euskal Herrira iritsi zenetik ETB1eko ikusle datuak jaitsi egin dira, astez aste, hilabetez hilabete. Horren ondorioz, maiatzean kateak %1eko batez besteko ikusle kuota izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurreko hilabetearekin alderatuz bi hamarren galdu ditu kateak, eta, iazko maiatzarekin alderatuta, puntu bat eta lau hamarren. Izan ere, iazko maiatzean %2,4ko ikusle kuota izan zuen ETB1ek.

Ekaina ere ez da ondo hasi euskarazko katearentzat. Ekainaren 1eko gauean, Kronokrimenak filmak prime time ordutegian %0,4ko ikusle kuota izan zuen; ordu berean, ETB2ko El conquistador del Caribe saioak %24,3ko ikusle kuota bereganatu zuen. Ez da salbuespena: astelehen gauetan, ETB2k 23-24 puntu gehiago izaten ditu ETB1eko zinema eskaintzak baino.

Maiatzaren 18tik 24ra, bestalde, euskarazko kateak inoizko asterik txarrena izan zuen ikusle datuei dagokienez: %0,8ko batez besteko kuota.

ETB2 kateak %10,4ko ikusle kuota izan du maiatzean, iaz hilabete berean baino 1,9 puntu gehiago. Koronabirusa iritsi zenean, gaztelaniazko kateak gorakada nabarmena izan zuen, bereziki Teleberri-ren datuei esker. Baina egonkortu da dagoeneko, eta apiriletik maiatzera bi hamarren galdu ditu. El conquistador del Caribe saioa oso indartsu dabil; astelehenetan liderra izateaz gain, asteazkenetako eztabaida saioak gorakada izan du azkeneko asteetan.

ETB3 kateak, bestalde, bere horretan segitzen du: %0,3ko ikusle kuota izan du maiatzean. ETB4k %0,6ko kuotarekin jarraitzen du.

Katalunian, TV3 da liderra

Katalunian, katalanezko TV3 kate publikoa da lider oraindik ere: %14,7ko ikusle kuota izan du maiatzean. Gehien ikusten diren kateetan bigarrenari, Tele5ri, hiru puntu ateratzen dizkio.

Galizian, galego hutsean emititzen duen TVG kateak %9,7ko kuota izan du joan den hilean —apirilarekin alderatuz, puntu erdi bat igo da—.

Espainiako telebista saioen artean, Mediaset taldeko Supervivientes da nagusi: Herrialde Katalanak, Galizia, Hego Euskal Herria eta Espainia aintzat hartuta, maiatzean ikusle gehien izan duten 25 emankizunetatik hemeretzi reality horrenak dira, bere bertsio desberdinetan. Hego Euskal Herrian ere zale asko ditu saio horrek. Tele5 izan da maiatzean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan liderra, batez besteko %15,3ko ikusle kuota lortuta.

Publizitateari dagokionez, kopuruak txikiak dira urteko lehen bi hilabeteekin alderatuz, baina maiatzeko azkeneko asteetan telebistako publizitate fakturazioak gorantz egin du.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herritar bakoitzak lau ordu eta 16 minutu pasatzen ditu egunean telebista tradizionalaren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
Aldatu Gidoia: “EITB ordezkapen linguistikoan eta asimilazio kulturalean sakontzen duen tresna bilakatu da”

Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Amaia Portugal. Entzule pribilegiatuaren berriemaile
“Bruselan kazetariak oso ohituta daude hizkuntza asko entzuten, ez diote euskarari arretarik ematen”

Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]


2025-03-05 | ARGIA
Gaztea Sariak bertan behera geratu dira, langileen eta zuzendaritzaren arteko gatazkagatik

Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


Iragarkiak

Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


Eguneraketa berriak daude