Egun horretarako deitu dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek presoen eskubideen aldeko manifestazio bateratura, Bilbon, arratsaldean. Goizean, bestalde, mahai-ingurua egingo dute ETAren, GALen, dispertsioaren eta torturaren sei biktimak; streaming bidez jarraitu ahal izango da. Asteburu honetan mobilizazioak antolatu ditu Sarek Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian.
Sarek urtarrilaren 7rako deitu du euskal presoen dispertsioa salatzeko mobilizaziora, pandemiagatik bi urtez etenda egon ostean. Etxera bidean gertu lelopean egingo dute aurten: “Hamarkada luzeetan pairatutako urruntze politikari amaiera emateko atarian gaude, baina oraindik hemeretzi preso daude urrunduta”, gogorarazi zuen Sarek azaroaren 15ean, urtarrileko manifestazioa iragarri berritan.
Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Bilboko Autonomia kaletik udaletxera. Goizean, bestalde, mahai-ingurua egingo dute ETAren, GALen, dispertsioaren eta torturaren hainbat biktimekin. Elkarbizitzarantz aurrera eginez izendatu dute hizketaldia, eta 10:30ean egingo dute Bilboko Euskalduna Jauregian.
GAL, ETA, dispertsioa eta torturak
Mahai-inguruan parte hartuko dutenak dira: Rosa Rodero, ETAk hildako Joseba Goikoetxearen alarguna; Rosa Lluch, ETAk hildako Ernest Lluchen alaba; Maider García, GALek hildako Juan Carlos Garcíaren alaba; Irantzu Benito, zeinak espetxerako bisitarako bidean bi lagun galdu zituen auto istripuz; Mari Nieves Díaz, torturak salatu zituen Iratxe Sorzabal presoaren ama; eta Tamara Muruetagoiena, torturen ondorioz hil zen Esteban Muruetagoienaren alaba.
Maider Galardi kazetariak moderatuko du elkarrizketa. Gonbidapena behar da bertaratzeko eta aforo mugatua izango du, baina zuzenean jarraitu ahal izango da Sareren webgunean eta Youtube kanalean.
Abenduak 30 eta 31n mobilizazioak
2022ko azken egunetarako ere mobilizazioak antolatu ditu Sarek. Abenduaren 30 eta 31n, Nafarroako ia 50 herritan egingo dituzte. Gipuzkoan eta Bizkaian, hilaren 31n egingo dituzte: Donostian 11:00etan, Martuteneko espetxetik abiatuta, eta Bizkaian Basauriko espetxetik hasiko da manifestazioa 12:00etan.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]
Eragile sozial, politiko, sindikal eta norbanako ugarik bat egin dute Sare Herritarrarekin, euskal preso politikoek jasaten duten eskubide urraketari amaiera emateko. Urtarrilaren 13an Bilboko kaleak hartzera deitu dute.