Emakumeak borrokan

ETAk aditzera eman du erakunde armagabea dela dagoeneko

  •  “ETAk Euskal Herriari eta Nazioarteko Komunitateari jakinarazi nahi die jadanik erakunde armagabea dela”. Horrela hasten da ostiral goizean zabaldutako oharra, armagabetzerako finkatutako dataren aurreko egunean. ETAk Baionako hitzordua jo du armagabetzearen berme gisa eta Espainiako eta Frantziako Estatuek jar ditzaketen oztopoez ohartarazi du.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko apirilaren 07a

BBC Erresuma Batuko telebistaren bitartez plazaratu du ETAk albistea: dagoeneko erakunde armagabea da, zituen arma eta lehergailuak gizarte zibilaren eskutan baitaude. Testua euskaraz, gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez zabaldu dute eta nazioarteko komunitateari zein euskal gizarteari zuzentzen zaio.

"Ibilbide gogorra eta zaila izan da, Espainiako eta Frantziako estatuek ahal bezain beste oztopo jarri dituztelako, garaituen eta garaileen eskeman tematuta, bide polizialean gotortuta", adierazi du ETAk. Era berean, gizarte zibilak armagabetze prozesuan hartutako ardura eskertu du, baita erakundeek emandako babesa ere. “Usteltzear zegoen blokeo egoera gainditzeko ekarpen erabakigarria egin dute”.

Armagabetzea gauzatuta egon arren, prozesua bihar amaituko dela gogorarazi du. “Ohartarazi behar dugu bakearen etsaien erasoaldiak jasan ditzakeela”. Armagabetzea lortzeko berme bakarra Baionan bilduko diren herritarrak direla ziurtatu du.

“Euskal Herriaren alde egiteko hartu genituen armak eta Euskal Herriaren esku utzi ditugu orain”, adierazi du ETAk. Konpromisoak hartzeko unea dela gaineratu du, “herriaren askatasuna” eta “gatazkaren konponbidea” lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko.

Martxoaren 17an aditzera eman zuten moduan, apirilaren 8an egingo dira ETAren armagabetzeko ekitaldi publikoak Baionan. Goizeko bederatzian hasiko dira eta arratsaldeko hiruretan izango da elkarretaratze nagusia, Paul Bert plazan, Baiona Ttipian. Azken egunetan Hego Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta instituzionalak babestu du armagabetzea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: ETAren desarmatzea  |  ETA  |  Euskal gatazka  |  Baiona

ETAren desarmatzea kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-05 | Euskal Irratiak
Iratxe Sorzabal eta David Plak ETAren amaiera azaldu dute Parisen

Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.


2018-04-29 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bakearen arbola

Fauna publikoa
Ze pereza

Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia da.


Fauna publikoa
Titular triste bat lortzeko

Garai aldakorrak bizi ditugu, garai likidoak, garai postmodernoak, Don Inorrezek argitaratu berri duen diskoan kantatzen duen moduan. Egun, inork ez dizu kargu hartzen gaur A esaten baduzu, bihar K eta etzi Z.


2018-03-07 | ARGIA
Nazioarteko argitaletxeek EITB kritikatu dute, Iņaki Egaņaren liburuaren iragarkia zentsuratu izanagatik

Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzak “kezka handiz” hartu du EITBk Iñaki Egañaren El desarme, la via vasca liburuaren iragarkia zentsuratu izana. Ohar baten bidez nabarmendu dute zentsura medio publiko batean egin izanak areagotu egiten duela larritasuna.


2017-06-22 | ARGIA
Parisko mobilizazioa abenduaren 9ra atzeratu dute Bakearen Artisauek

Ohar bidez jakinarazi dute azaroaren 25ean egitekoa zen martxa handiaren data aldatu dutela. Frantziako Gobernua bake prozesuan "engaiatzeko" eskaera egingo dute.


2017-05-25 | ARGIA
Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oņatin ekainaren 17ko Fan Hemendik egunean

Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte".


Gorpu bizi

Duela ia sei urte, gehiengoaren nahia behingoz betez, ETAk iragarri zigun “bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki” zuela. Alegia, armak ez zituela berriro erabiliko. Aukera paregabea, aldebakartasunetik armok non zeuden esan eta erakundea desegiteko. Baina “irabazlerik eta galtzailerik gabeko eskeman” tematurik, errealitateari bizkar eman eta gurago izan zuen “Espainiako eta Frantziako gobernuei dei” egitea, “gatazkaren ondorioei konponbide... [+]


2017ko apirilaren 8a
Herritarrek, herritik, herritarrentzat eta herriarentzat

Iragan da apirilaren 8a eta ETA armagabeturik da dagoeneko. Luhusoko ekimena eta gero bake artisauek marrazturikoa gauzatu dute. Geroari so, egunaren bukaeran irakurritako manifestuak finkatzen ditu bake iraunkor eta justu bat lortzeko nondik-norakoak. Izenpetzaileek islatu aniztasuna izanen dute aitzina egiteko indarra. Frantziako eta Espainiako gobernuen inplikazioa ezinbestekotzat joz, elkarrizketari lotzeko deia berresten du manifestuak.


2017-04-16 | Xabier Letona
Zortzi berba zahar etorkizunari begira

Historikoa. Apirilaren 7koa oso egun handia izan zen euskal gatazka modernoaren historian, ETAk iragarri zuen bere armak gizarte zibilaren esku utzi zituela. Kosta egiten da hau idaztea, baina hala da: ETA armarik gabeko erakundea da. 8an sostengua eman zitzaion armagabetze moldeari Baionan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude