Irakurri berri dut Argiako albistea. Oraingoan ere Whatsapp bidez iritsi zait. Beti bezala Mikel zoragarri egon da. Barruak mugitu zaizkit. Ez zegoen beste aukerarik.
Bizitza aldakorra da. Garatzen goaz, heltzen, zahartzen, alegia. Umeak edozein garaietan dira etorkizuna, hortaz: izatez dira etorkizuna. Nola zaintzen ditugu? Eta konkretuki: gure sisteman eskola giroan nola dira zainduak?
Argi dago eskolako testuinguruan umeen ongizatea dela denen helburu. Bihotzez ekiten diete gau eta egun hainbat eta hainbat irakaslek ere. Nahikoa al da hori jazarpena ekiditeko? Ezetza biribila da.
Azkenaldian irakurri ditudan hainbat idatzik nahasmen ikaragarria sortu didate. Horietako bat, agresibotasuna gorpuztearen inguruan. Bai, oraintxe azalduko naiz. Umeak agresibotasunarekin erlazioa duten ekintzetara animatzeko gomendioaz ari zen idatzia, umeek sentitutako agresibotasuna gorpuzteaz eta kanporatzeaz jolasaren bidez.
"Ez da onargarria jazarpena jasaten dutenak taldez, gelaz, eskolaz aldatzea, beraiek ez baitira arazoaren gakoa. Gakoa jazarpena burutzen dutenak dira"
Halako zerbait. Tira. Heldutasunean bulkada agresibo hori besteekin partekatuko bagenu, bada, eskerrak, eta inoiz ez nuen pentsatuko adin honekin zigor kodeari eskerrak emango nizkiola: eskerrak zigor kodeari, hori etengo lukeelako bat-batekotasunean behintzat. Eta agresibotasuna bat-batekotasunean eten behar da. Sentitu bai, onartu bai, kudeatu ere bai, gorpuztu inoiz, eta are gutxiago besteekin ditugun hartu emanetarako. Paulov eta Skinner zergatik eta zertarako ahaztu ditugu? Beraiek zientzia sortu zuten. Zientzia zer den ez dakienentzat, Kuhnen gomendioa egokia da.
Jazarpena zer da ba? Indarkeriaz, psikologikoaz eta fisikoaz, denboran zehar batek edo batzuek beste bati sufrimendua eragiten diotenean. Eta sufrimendua hitza hitz potoloa da. Estresak, antsietateak sufrimendua dute osagai. Gizakiek bere buruaz beste egiten dutenean, beraien sufrimendua pairatu ezina zaielako izaten da. Hortaz, hartu dezagun eskolako testuinguruan dohain sortzen den sufrimendu hori kontuan. Hezkuntza komunitateak horren ardura hartu behar du.
Eta ez, ez da onargarria jazarpena jasaten dutenak taldez, gelaz, eskolaz aldatzea, beraiek ez baitira arazoaren gakoa. Gakoa jazarpena burutzen dutenak dira; agresibotasunean, sufrimenduan ondo sentitzen ikasi dutenak. Hori “des-ikasi” behar dute. Eta ikaspen horretan jarraitzen duten bitartean, hau da jazarpenaren gurdiaren gidariak diren bitartean, eskolatik kaleratuak izatea aukera egokia da. Hala izan bedi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]