ETA prest da armagabetze prozesua Jaurlaritzarekin ere partekatzeko

  • ETA prest da armagabetzerako diseinua Eusko Jaurlaritzarekin eta euskal eragile sozial eta politikoekin partekatzeko, Gara eta Berria egunkarietara bidalitako agirian adierazi duenez.


2015eko maiatzaren 08an - 10:02
ETA: "Gabeziak gabezia, garrantzitsuena baita, Estatuen jarrera ezkorra izanagatik ere, prozesu hau bukatzerakoan ETAren armategi guztiak zigilatuak egongo direla eta ETAren armen auzia bideratzen hasita"

"ETAk bere armategien zigilatze prozesuarekin aurrera jarraituko du", dio erakundeak. "ETAk badaki prozesu hau beste baldintza batzuetan garatuko balitz ez lituzkeela egun dituen ahulguneak izango eta prest dago nola hobetu daitekeen aztertzeko. Hala ere, oroitarazi nahi du prozesu honek izan ditzakeen gabeziak, batez ere, Espainia eta Frantziako Gobernuen jarreratik eratortzen direla".

"Edonola ere, prozesu hau ikusmira eraikitzailetik hartzeko deia luzatzen diegu euskal eragile politiko eta sozialei, eta Eusko Jaurlaritzari bereziki, arerio politikoa erasotzeko huskeriak bilatzen hasi gabe", adierazi du ETAk. "Gabeziak gabezia, garrantzitsuena baita, Estatuen jarrera ezkorra izanagatik ere, prozesu hau bukatzerakoan ETAren armategi guztiak zigilatuak egongo direla eta ETAren armen auzia bideratzen hasita".

"ETAk dei egiten die euskal eragile politiko eta sozial guztiei, eta Eusko Jaurlaritzari bereziki, konponbidearen alde daudenen artean elkarrizketari ekin, gatazkaren ondorio guztiak gainditzeko arrazoizko bideak adostu eta, adostasun horien gainean, bide-orria osatzeko. ETAk uste du oinarri bat jarrita dagoela jada: Foro Sozialaren Gomendioak, abian diren prozesuak (ETAren armategien zigilatzea edo EPPK-k 2013ko abenduko Adierazpenarekin ireki zuen bide politiko eta juridikoa, besteak beste), Eusko Jaurlaritzaren Zuzen Bide proposamena, Baionako Adierazpena edota EH Bilduk aurkeztu berri duen Bakerako Euskal Bidea".

Prozesu horren baitan, ETA "prest" agertu da "armagabetzerako diseinu partekatu bat egiteko eta gainerako ataletan dagokion ekarpena egiteko".

- Agiria osorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude