Eta beste bat: Eako Udalari helegitea Ueman sartzeagatik

  • Espainiak EAEn duen Gobernu Ordezkaritzak Eako Udalaren aurkako helegitea jarri du. Hirugarrena da, Zerain eta Berastegi egoera berean daude.


2016ko martxoaren 4an - 11:50
Urtarrilaren 23ko batzarrean onartu zuen Uemak Eako Udala kide berri. Argazkia: Uema.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azkar ibili da Carlos Urquijo. Uemak urtarrileko batzar nagusian onartu zuen Eako Udalak mankomunitatean sartzeko egindako eskaera, eta dagoeneko, haren aurka egin du. Helegitearen arrazoia: udalak dauzkan eskumenak gainditzen dituela.

Zeraingo eta Berastegiko udalen aurkako helegiteak oraindik epaitegietan daude. Hiru udalek Ueman jarraitzeko asmoa adierazi dute.

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak helegiteak ez ditu jarri Uemako kideen aurka soilik, beste bost konturengatik ere bai: erabilera planak, hizkuntza irizpideak, kontratazio irizpideak, diru-laguntzak eta elebitasun eskaerak.

Dirudienez, Carlos Urquijok ez du etsitzeko intentziorik, nahiz eta sei alditan epaitegiek haren helegiteak bertan behera utzi dituzten. Hala, epaitegiek Amezketa, Arama, Gaintza, Bergara, Elgeta eta Irurako udalek aktak euskara hutsean bidaltzea erabat legezkoa dela erabaki dute. Aldeko sei epai eta kontrako bat. Izan ere, Lekeitioko Udalak aurkako epaia jaso zuen. 40 udal inguruk aktak euskara hutsean bidaltzeagatik errekerimendua edo helegitea jasoa dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
2024ko martxoaren 13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude