“ETA ez dagoelako aktibo” absolbitu dute Kaiet Prieto


2018ko otsailaren 8an - 11:03
Kaiet Prietoren aldeko mobilizazioa Barakaldon (Arg: Barakaldo Digital)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2017an Europar Batasuneko akta batek ebatzi zuen terrorismoari gorazarre egiteagatik norbait zigortzeko beharrezkoa dela zabaldutako mezuek “delitu bat edo gehiago eragiteko arriskua” izatea. Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi du Aiert Prietoren txioek ez dakartela horrelako arriskurik, ETAk borroka armatua “aspaldi” eten zuelako.

Ebazpenak dio “begi-bistakoa” dela ETAk jardun armatua behin-betiko eten duela: “jardun armatuaren etena ikusita, uste dugu momentu honetan ez duela arriskurik suposatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude