Absolbitu egin dute sarean iritzia emateagatik auzipetutako Prieto gazte barakaldarra

  • Astelehen arratsaldean ezagutu du Kaiet Prieto gazte barakaldarrak epaiketaren sententzia: absolbitu egin dute.


2018ko otsailaren 7an - 09:11
Kaiet Prieto Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen sare sozialetan iritzia emateagatik.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazteak poztasuna adierazi du sare sozialetan. Hala ere, epaia oraindik ez da irmoa, fiskaltzak errekurtsoa egiteko aukera baitu.

Prietok eskerrak eman ditu jasotako elkartasunagatik eta eskerrak eman dizkio bere abokatuari ere. Gainera, gogoan izan ditu zigortuak izan direnak eta epaiketaren zain daudenak.

Herrikolore webguneak jaso du gaztearen oharra:

"Nire abokatuak deitu berri nau sententzia igorri dutela komentatzeko. Absolbitu egin naute, baina oraindik fiskaltzak errekurritu dezake. Baina lehenengo pauso bat da, borrokatuz gero irabazi daitekeela erakusten duena!

Eskerrik asko guztiei zuen elkartasunagatik eta batez ere Olarieta nire abokatuari, epaiketan egindako defentsa ikaragarriagatik!

Baina ezin dugu ahaztu adierazpen askatasunaren kontrako ehundaka kasu daudela oraindik. Hemendik besarkada handi bat Juleni, igandean espetxeratua izango dena errotulki batekin pintada bat egiteagatik".

Prieto "Armiarma" operazioan atxilotu zuten 2015ean, besteak beste herrikide duen Andeka Juradorekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude