Twitterren publikatutako txioen bidez terrorismoari gorazarre egiteagatik epaitutako Kaiet Prieto barakaldarra asteazkenean absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAk borroka armatua utzi duela argudiatuta.
2017an Europar Batasuneko akta batek ebatzi zuen terrorismoari gorazarre egiteagatik norbait zigortzeko beharrezkoa dela zabaldutako mezuek “delitu bat edo gehiago eragiteko arriskua” izatea. Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi du Aiert Prietoren txioek ez dakartela horrelako arriskurik, ETAk borroka armatua “aspaldi” eten zuelako.
Ebazpenak dio “begi-bistakoa” dela ETAk jardun armatua behin-betiko eten duela: “jardun armatuaren etena ikusita, uste dugu momentu honetan ez duela arriskurik suposatzen”.