SAT

Estatu mailako mobilizazioa antolatuko du Andaluziako SATek, Gobernuaren dimisioa eskatzeko

  • Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) Rajoyren Gobernuaren dimisioa eskatzeko estatu mailako ekimena antolatuko du. “Estatuko txoko guztietatik” abiatutako oinezkoen martxak Madrilen batzea nahi dute; hainbat sindikatu, mugimendu eta eragile ezkertiarrekin harremanetan jarriko dira horretarako.


2013ko irailaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gobernuaren dimisioa aldarrikatzeaz gain, “murrizketen eta bankuen zorraren ordainketaren aurkako mobilizazioa” izango da. “Milaka herritarren bizitza suntsitzen ari den gobernu ustel honi aurre egin nahi diogu”. Datarik iragarri ez badute ere, 2013 bukaeran edo 2014 hasieran izango dela aipatu dute zenbait hedabidek.

SATen Batzar Orokorrean hartu dute erabakia, 200 ordezkariren artean. #MarchaaMadrid traola proposatu dute ekimena Twitter bidez jarraitzeko.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!