SAT

Sanchez Gordillok iragarri du Andaluzian lur gehiago okupatuko dituztela

  • Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen dio Auzitegiak. Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) finka maiatzaren 1ean berriz okupatuko duela iragarri du Gordillok.


2013ko apirilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Gordillo.

Bere hitzetan, kausan ez du deklaratu “beharrik ez dagoelako, okupazioa sinbolikoa eta baketsua izan zelako”. Indarkeriarik gabeko desobedientzia aktiboa erabili zutela defendatu du. Astelehen honetan zegoen deklaratzera deitua, eta bigarren deialdia zen dagoeneko. Aurreko deialdian, apirilaren 4a, atzerapena eskatu zuen deklaraziorako dokumentazio nahikoa ez zuelako.

Kasu honetan deklaratzera deitu duten lehena izan da Marinaledako alkatea, baina beste 50 inputatu daude gutxienez. Lekuko bezala deklaratzeko bi guardia zibil deitu dituzte, baina bakarra agertu da, bestea ezin izan dutelako lokalizatu.

Gordillo SATeko bozeramaile Diego Cañamerok eta beste hainbat langilek lagunduta iritsi da Auzitegira. Azken honek dioenez, sindikatuak lurraren erabilera soziala aldarrikatzen du, ez jabetzarena. Izan ere, finka horrek dituen 1200 hektareetatik 20 bakarrik daude erabiliak.

Bestalde, maiatzaren 1ean egingo den bigarren okupazioa “iraunkorra” izango dela adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: SAT
2018-06-14 | ARGIA
SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea "iraintzeagatik"

Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


BBVAren kontra altxatu dira Andaluzian, Cerro Libertad lursaila desalojatuko duela eta

Cerro Libertad Jaenen okupatutako lursaila hustea ebatzi du hiriko epaitegiak. BBVArena da 75 hektareako lursaila, eta Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) okupatu zuen. SATeko kideek salatu dute tokia “abandonatuta” daukala BBVAk, eta Nekazaritza Politika... [+]


SAT sindikatuko bozeramailea: "Independentziak Andaluziaren garapena erraztuko luke"

“Garapen ekonomiko eta soziala” erraztuko lukeela argudiatuta, Andaluziaren independentzia aldarrikatu du Oscar Reina SAT sindikatuko bozeramaileak, orain Podemosko diputatu den Diego Cañameroren ordezkoak. Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu... [+]


SATeko kide Diego Cañamero atxilotu dute

Andrés Bódalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko martxa hastear zela eraman dute atxilo.


Eguneraketa berriak daude