SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea “iraintzeagatik”

  • Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


2018ko ekainaren 14an - 09:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Reinak Felipe Borbon espainiar erregeak kritikatuz txioa idatzi zuen eta sare sozialetan egindako komentarioen harira etorri da atxilotzea:

Ordu gutxitara utzi dute aske SATeko burua, eta koarteletik atera bezain pronto Twitterrez gertatutako kontatu du: “Cadizera nindoan Navantian dagoen grebara eta etxetik irten naizenean atxilotu naute (…) Gaur inoiz baino gehiago Errepublika aldarrikatu behar dugu, Koroak ospa egin behar du oraintxe bertan. Zer delitu egingo nukeen Koroarik ez balego? Hori da lortu behar duguna”.

Sindikalistak andaluzak deitu ditu igande honetan, ekainaren 17an, “Huelva duintasunez betetzera”. Hiri horretan manifestazioa egingo dute emakume marrubi  biltzaileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken egunotan biderkatu egin dira etorkin horiek jasaten dituzten abusuen inguruko salaketak Andaluziako mugimendu feministatik.


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.