Orain egun batzuk lagun batek galdetu dit ea ezagutzen dudan neuropediatraren bat, euskaraz mintzo dena, atzerapen psikomotorra duen ume batentzat, honek espezialitate horretako arreta behar baitu. Ez dakit informazio hori, euskaraz mintzo diren herritarren esku ote dagoen, pazientea artatzeko zerbitzuen bidez.
Egun hauetan, liburu bat ari naiz gustura irakurtzen: El derecho a la lengua propia en el ordenamiento internacional y de la UE (Norberaren hizkuntza erabiltzeko eskubidea nazioarteko ordenamenduan eta Europako Batasunekoan). Lan serio hau Patricia Fabeiro Fidalgo irakasle eta abokatuak idatzi du, eta horretarako erabili ditu nazioarteko, Europako eta Europako Erkidegoko zuzenbide iturriak, eta gure inguruko aniztasun idiomatikoaren egoera ezagutarazi digu.
Osakidetzak ahalegin txiki batzuk egin ditu, lehen mailako arretan berma dadin, euskal eledunak aintzat har daitezen, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko 10/1982 Legetik eratorritako eskubideak bete daitezen; hala ere, artatze espezializatuko egoera, normaltzetik oso urrun dago. Gaur eta datozen urteetan ez da ikusten ospitaleetan elebitasuna hedatua egotea, Osakidetzak jarritako zirkuituetan euskaraz mintzo diren herritarrak artatuak izan daitezen, ondoen ulertzen duten edo nahi duten hizkuntzan.
Patricia Fabeiroren liburuan erakusten da XIX. mendean eta XX. mende erdialdea pasa arte nagusi izan zen eredua, aniztasun linguistikoa ukatzen zuena, legitimitate estatal printzipio batzuetan oinarrituta, ereduak bi izanik: alemana eta frantsesa. Honela dio eredu alemanari buruz Lamo de Espinosa-ren aipuak: “Hizkuntza bat dagoen lekuan nazio bat dago, eta nazio bat dagoen lekuan estatu bat dago edo egon behar du”. Autore berak dio eredu frantsesak ezartzen duela “estatu bat dagoen lekuan nazio bat egon behar du eta nazio bat egon dadin, hizkuntza bakarra egon behar du”.
Osakidetzak osasun arloa euskalduntzeko egindako hainbat planek ez dute emaitza oparorik ekarri, eta, sanitate katalanaren ispiluan begiratzen badiogu geure buruari, ziurta dezakegu ez dela espainiar estatua, hain zuzen, une honetan arazoak eragiten dituena. Zalantzarik gabe geurea da arazoa, izan ere, Espainiako Konstituzioko manamendu bera baita katalanaren eta euskararen koofizialtasuna babesten duena, autonomia bakoitzean horretarako onartu diren legeetan.
Norberaren hizkuntza erabiltzeko eskubideari buruzko liburuan aztertu egiten da Nazio Batuen sisteman aniztasun linguistikoaren gestioa nolakoa izan den, eta arreta berezia jartzen zaio honi: diskriminaziorik ezeko printzipioa izan dela arau hauen bilakaera gidatu duena, gutxiengo nazionaletako herritarren eskubide linguistikoak aitortu arte. Ondoren, Europako Kontseiluko Tratatuak eta Europako Batasunekoak dira oinarrizko eskubide hau egikaritzea babesten dutenak.
Euskaldun herritarren hizkuntza-eskubideak ezin dira gehiago atzeratu, berandutu, geroratu. Agintari sanitarioen eta gobernuaren borondate politikoa da beharrezkoa. Gaur badira nahikoa espezialista elebidun hango eta hemengo ospitaleetan barreiaturik, hori bermatu ahal izateko. Baina Osakidetzak dio zona euskaldunean ospitaleak ezin duela guztiz elebiduna izan, eta ez du balio, ezta ere, batzuen utopiak, esaten baitute, estatu independente bat izango dugunean, eskuratuko dugula lehen aipatu dudan eredu frantsesa.
Osakidetzak eta oraingo gobernuak nahi badute, Mediku Espezialista Elebidunen Koadro bat sor dezakete, eta medikua eta ospitalea aukeratzeko askatasuna ezarri, beren hizkuntzan artatuak izan nahi duten euskal hiztunentzat. Hori egitea ez da ezinezkoa Osakidetzan; berriz diot, borondate politikoa behar da. Beste zona batzuetako pazienteak artatzen dituzten medikuentzat pizgarri sistema bat jar daiteke. Agertzen dudan honek ez luke arrotz izan behar Osakidetzan, gestio tresna horiek badaude-eta, euskal osasun zerbitzuan bertan.
Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]