Espetxeratu egin dute Iruñeko istiluengatik atxilotuetako bat

  • San Fermin eguneko prozesioan udaltzain bati ukabilkada bat ematea leporatzen dio Mari Paz Benito epaileak. Beste zazpi atxilotuek astero sinatu beharko dute epaitegian.

Curia kaleko istiluen une bat. Argazkia: Ahotsa

2022ko uztailaren 13an - 07:42

Curia kaleko istiluengatik astelehenean deklaratu zuten hiru pertsonak aske utzi zituen epaileak, astero sinatzeko aginduarekin. Asteartean deklaratu zuten bost pertsonetatik lauri neurri berdina ezarri zien Mari Paz Benitok, baina bat espetxera bidai zuen. Epailearen arabera udaltzain bati sudurra hautsi zion espetxeratuak ukabilkada batez, eta desordena publikoak, autoritatearen aurkako atentatua, gorroto delitua eta lesioak egozten dizkio. Mayak adierazi du udaltzainak udaleko zinegotziak babestu zituela istiluetan, “bereziki UPN eta PSNkoak”, baina asteartean zabaldu den bideo batek frogatzen du udaltzain horrek eraso egin ziela herritarrei, ukabilkada jaso aurretik.

 

 

Iruñeko Udalak eta Enrique Maya alkateak eman dituzte kasuaren hainbat xehetasun. Atxilotu guztiei desordena publikoak eta autoritatearen aurkako atentatua leporatzen dizkiete “udalbatzari eraso” egiteagatik. Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da prozeduran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepresioa
2024-03-15 | Gedar
Larunbatean, "estatuen indarkeria eta errepresioa" salatuko ditu EHKSk Donostian

Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Arnaldo Otegi
“Gu atxilotu gintuzten ETA Euskal Herriko ekuazio politikotik ez ateratzeko”

Bateraguneko auziko auzipetuen izenean hitz egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta poza agertu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak auzia ez errepikatzea erabaki duelako. Estatuko herrien askatasun nahia modu demokratikoan bideratzeko deia egin dio Espainiako... [+]


2023-11-15 | Gedar
790 milioi euroko aurrekontua izango du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2024an, aurrekoan baino %5,9 gehiago

 Azken hiru urteetan %13,7 igo da Eusko Jaurlaritzaren segurtasun-aurrekontua. Datorren urterako igoera 44 milioi eurokoa izango da.


Eguneraketa berriak daude